'Harri Herri'ren laugarren edizioa martxoaren 30ean abiatuko da
Maiatzaren 4ra arte luzatuko da lehia. Gainera, txapelketa berritasunekin dator.

Momentuko kirolari onenak izango dira lehian, martxoaren 30etik maiatzaren 4ra bitartean, ETB1en eta kirolakeitb.eus atarian. Juanan Legorburuk, Idoia Etxeberriak eta Ane Muruamendiarazek gidatuko dute emanaldia Etxebarriko frontoitik.
Bi harri-jasotzaile zarauztarrak gailendu dira Aian jokatutako "Harri Herri" saioaren neguko finalean. Biak oso pozik geratu dira emaitzarekin, baita urtea txapela jantzita hastearekin ere.
Mallabian jokatu da Neguko Harri Herri saioko 3. jardunaldia, eta ondoko bost harrij-asotzailek bereganatu dute urtarrilaren 4an lehiatuko den final handirako txartela: Imanol Royo, Mikel Lopetegi, Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta eta Eider Garcia Durana.
Joan den igandean, Asteasun, Estefania Etxebestek historiarako marka bikaina utzi zuen 150 kiloko harri angeluzuzenarekin. Iturengo harri-jasotzaileak erronka berri bat du orain, Idoia Etxeberriaren errekorra haustea.
"Azkeneko bi asteak oso luzeak egin zaizkit", aitortu du Iturengo harri-jasotzaileak balentria lortu ondoren. "Oso gaizki pasatu dut etxean, buruari bueltaka; azkenaurreko entrenamenduan hiru saiakera egin eta batean ere ez nuen altxatu", azpimarratu du.
Neguko "Harri Herri" saioko bigarren jardunaldian, Jokin Eizmendik Xabat Olaizolaren marka berdindu du. Beñat Telleriak eta Gorka Etxeberriak 9na jaso dute, eta sailkapenean hirugarren eta laugarren jarri dira. Emakumezkoetan Lierni Osak egin du markarik onena, 13 jasoaldi, Maddi Gesalagak baino bat gutxiago. Bestalde, Ane Atxutegi (9) eta Ane Cestau (8) nekez sartuko dira zortzi onenen artean.
Emakumezkoetan, Gesalagak, Patricia Martin debutariak, Olaia Esnaolak eta Estefania Etxebestek egin dute aurrera. Gizonezkoetan, berriz, Xabat Olaizolak eta Aimar Galarragak beste horrenbeste egin dute.
Kanporaketetan, 21 gizonek eta 17 emakumek hartuko dute parte, eta martxoan jokatuko den "Harri Herri" txapelketan parte hartzea izango dute helburu.
Mollarri taldeak "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldia irabazi du, emakumezkoen txapelketan, eta Etxauri taldeak eskuratu du garaipena gizonezkoen lehian; EITBk igandean emandako finaletan, Ibiur eta Laukariz menderatu dituzte, hurrenez hurren.
Maiatzaren 4ra arte luzatuko da lehia. Gainera, txapelketa berritasunekin dator.
Bi harri-jasotzaile zarauztarrak gailendu dira Aian jokatutako "Harri Herri" saioaren neguko finalean. Biak oso pozik geratu dira emaitzarekin, baita urtea txapela jantzita hastearekin ere.
Mallabian jokatu da Neguko Harri Herri saioko 3. jardunaldia, eta ondoko bost harrij-asotzailek bereganatu dute urtarrilaren 4an lehiatuko den final handirako txartela: Imanol Royo, Mikel Lopetegi, Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta eta Eider Garcia Durana.
Joan den igandean, Asteasun, Estefania Etxebestek historiarako marka bikaina utzi zuen 150 kiloko harri angeluzuzenarekin.
Iturengo harri-jasotzaileak erronka berri bat du orain, Idoia Etxeberriaren errekorra haustea.