Herri kirolak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Harri Herri" saio berritzailearen bigarren denboraldia, astelehenero, ETB1en eta eitb.eus-en

Herri kirol modalitate hau sustatzeko asmoz, EITBren laguntzarekin, iaz abian jarritako txapelketaren 2. edizio honetan 32 harrijasotzaile lehiatuko dira Asteasuko frontoian. Goi mailako ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu berriz ere.
20240414120418_harriherrieitbmedia_
18:00 - 20:00
'Harri Herri' saioaren 2. edizioa apirilaren 15ean hasiko da, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Astelehen honetan (apirilak 15) iritsi da EITBra "Harri Herri" herri kirol programa berritzailearen bigarren edizioa. 32 harri-jasotzailek hartuko dute bertan parte, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok; eta launa taldetan lehiatuko dira, lau gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Talde bakoitzak bere kapitaina izango du. Kirol honi bultzada eman asmoz iaz EITBren babesarekin abian jarritako proiektu garrantzitsuak goi mailako ikuskizuna eskainiko du berriz ere astelehen gauero, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iazko saioko irudia Iazko saioko irudia

Asteasuko frontoian jokatuko den lehiaren kontakizuna Juanan Legorburuk egingo du, Ane Muruamendiarazekin batera. Lagun izango dituzte IƱaki Perurena eta Idoia Etxeberria adituak, belaunaldi ezberdinetako harrijasotzaileak eta errekor garrantzitsuak lortutakoak biak ala biak.

Astelehen honetan emakumezkoen lehen finalerdia jokatuko da eta hurrengoan gizonezkoena. Hilaren 29an emakumezkoen bigarren finalerdia izango dugu ikusgai eta maiatzaren 6an gizonezkoena. Maiatzaren 13an izango da finala.

Zure interesekoa izan daiteke

Jokin Eizmendi "Harri Herri" saioan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jokin Eizmendik eta Lierni Osak "Harri Herri"ko finalerako urratsa eman dute

Neguko "Harri Herri" saioko bigarren jardunaldian, Jokin Eizmendik Xabat Olaizolaren marka berdindu du. BeƱat Telleriak eta Gorka Etxeberriak 9na jaso dute, eta sailkapenean hirugarren eta laugarren jarri dira. Emakumezkoetan Lierni Osak egin du markarik onena, 13 jasoaldi, Maddi Gesalagak baino bat gutxiago. Bestalde, Ane Atxutegi (9) eta Ane Cestau (8) nekez sartuko dira zortzi onenen artean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X