Jose Mari Olasagastik eskuko mugikortasuna berreskuratuko du
Jose Mari Olasagasti onik atera da ezker besoan egin dioten bi ordu eta erdiko ebakuntzatik, eta eskuko mugikortasuna berreskuratuko du, medikuen arabera.
Igandean istripu larria izan zuen motozerrarekin entrenamenduko enborrak prestatzen ari zela. Euskadi Irratiko Faktoria saioan esan duenez, motozerrak salto egin zion, katea atera zitzaion eta beso aldea harrapatu zion. Berehala ikusi zuen "eskuan puskak falta zirela".
Bertan behera geratu da otsailean Aitzol Atutxaren aurka zeukan apustua. Aizkolariak arratsaldean egingo dio bisita.
Olasagasti baikor agertu da Euskadi Irratian. Helburua zauria ondo osatzea du, eta besoa zaindu beharko du hurrengo hilabeteetan. "Jarriko gara!", bota du aizkolariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Vicentek Nafarroako hamaikagarren txapela lortu du
Iker Vicentek hamaikagarrenez irabazi du Nafarroako Aizkolari Txapelketa. Donezteben jokatu den finalean aise nagusituta, Mindegiaren marka ondu du Otsagabikoak.
Iker Vicente: ''Bigarren oinbikoa pasata ikusi nuen nire burua aurretik; hortik aurrera, eroso ibili nintzen''
Iker Vicentek Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa irabazi zuen atzo, azaroaren 10ean. Otsagabiarra EiTBn izan da, azken garaipen horren inguruan hitz egiten.
Iker Vicente, laugarrenez Euskal Herriko txapeldun
Iker Vicentek aurreikuspen guzti-guztiak bete ditu. Otsagabiko aizkolariak Euskal Herriko txapelketa irabazi du, erabateko nagusitasunez. Laugarren txapela da nafarrarentzat.
Patxi Astibia eta Joxe Mari Olasagasti aizkolarien ibilbidea, irudietan
Patxi Astibia eta Joxe Mari Olasagasti aizkolari ohiak omendu dituzte Euskal Herriko gizonezkoen lehen mailako aizkolari txapelketan, Azkoitian.
Iker Vicente, Euskal Herriko txapela janzteko faborito nagusia
Azkoitiko Gurea pilotalekuak egungo sei aizkolari onenak batuko ditu igandean, gizonezkoen Euskal Herriko Aizkolari txapelketan. Iker Vicente iazko txapeldun eta aurtengo faboritoa tartean dela, gainerako aizkolariek Otsagabikoa garaitzea izango dute helburu.
Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketako gizonezkoen finala jokatuko da igandean, Azkoitian
Iker Vicente, Julen Alberdi 'Txikia IV', Mikel Larrañaga, Julen Gabirondo, Hodei Ezpeleta eta Xabier Zaldua arituko dira nor baino nor gehiago, igandean, Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketako gizonezkoen finalean.
Nerea Sorondo, pozarren, Euskal Herriko Aizkora Txapelketa laugarrenez irabazita
Aizkolari nafarrak asteburuan Elgoibarren lortutakoaren inguruan hausnartu du elkarrizketa honetan. Onartu du ez zuela espero, eta oso pozik dagoela aitortu.
Nerea Sorondo, laugarrenez garaile Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan
Sei aizkolari aritu dira lehian, eta Nerea Sorondok bere laugarren txapela eskuratu du. 36 ontzako bi enbor, 45eko beste bi eta bi kanaerdiko moztu behar zituzten, eta beratarra izan da azkarrena. 20 minutu eta 16 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko.
Emakumezkoen Euskal Herriko zazpigarren aizkolari txapelketa aurkeztu dute Elgoibarren
Larunbatean lehiatuko dira Nerea Arruti, Nerea Sorondo, Laiene Pikabea, Uxue Ansorregi, Irati Astondoa eta Karmele Gisasola.
Iker Vicentek eta Eneko Otañok urtarrilaren 3an neurtuko dituzte elkarren indarrak
Dema Tolosako edo Azpeitiako zezen-plazan izango da, eta bakoitzak 6.000 euro jarriko ditu jokoan. Vicentek bi kana-erdiko abantaila emango dio Otañori.