HERRI KIROLAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patricia Martin galiziarrak irabazi du Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketa, ezustean

20251019210444_patricia-martin_
18:00 - 20:00
Patricia Martin galiziarrak irabazi du Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketa, ezustean
Patricia Martin galiziarrak irabazi du igande honetan Mungian lehiatu den Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketa ezustekoa emanda. Ainitze Zumeta iazko garaileak ezin izan ditu lanak amaitu.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena, "Izeta VI.a"k bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen eta 59:03 minututan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu, eta ondoren bost kilometroko korrikaldian maila onean aritu da. Hala, buruan zuen denbora bost minutu jaistea lortu du. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X