Herri kirolak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebestek, Garmendiak eta Aranburuk helburuak bete dituzte harriak jasota

20250614211225_harrijasotzea_
18:00 - 20:00
Etxebestek, Garmendiak eta Aranburuk helburuak bete dituzte harriak jasota
Estefania Etxebeste 100 kiloko koparekin 15 jasoaldi egiteko gai izan da minutu batean. Gari Garmendiak 251 kiloko errektangularra jaso du. Xabier Aranburuk behin jaso du Xiete harria, 190 kiloko harri kubikoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen, eta 59 minutu eta 3 segundoan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu eta maila onean aritu da 5 kilometroko korrikaldian. Hala, buruan zuen denbora hobetu du, 5 minutu jaitsita. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen, eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X