Herri kirolak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

''Harri Herri'' txapelketa, igande arratsaldean, Asteasun

20240308150416_harri-herri_
18:00 - 20:00
''Harri Herri'' txapelketa, igande arratsaldean, Asteasun
Etxe honek "Harri Herri" herri kirol saio berritzailearen bigarren edizioa aurkeztu du. 16 emakume eta 16 gizon arituko dira bertan, lau taldetan banatuta. Finala Asteasuko pilotalekuan jokatuko da, igandean. Sarrera doakoa izango da; beraz, planik izan ezean, hortxe gonbidapena.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena, "Izeta VI.a"k bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen eta 59:03 minututan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu, eta ondoren bost kilometroko korrikaldian maila onean aritu da. Hala, buruan zuen denbora bost minutu jaistea lortu du. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X