HARRI HERRI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Harri Herri' saioak baditu lehen finalistak: emakumezkoetan, Ergobia eta gizonezkoetan, Etxauri

20230328165812_etxauri-harri-herri-eitb-media_
18:00 - 20:00
'Harri Herri' saioak baditu lehen finalistak: emakumezkoetan, Ergobia eta gizonezkoetan, Etxauri
Lehia polita ikusi zen "Harri Herri" saio berriaren lehen finalerdian. Ergobia eta Ulia zein Laukariz eta Etxauriren arteko desafioek jasoaldi dotoreak utzi zituzten. Baina harri baldarrek erabaki zuten Ergobiaren eta Etxauriren finalerako sailkapena.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen, eta 59 minutu eta 3 segundoan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu eta maila onean aritu da 5 kilometroko korrikaldian. Hala, buruan zuen denbora hobetu du, 5 minutu jaitsita. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen, eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X