HERRI KIROLAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxeberriak eta Izeta VI.ak irabazi dute Binakako III. Euskal Pentatloia

18:00 - 20:00
Etxeberriak eta Izeta VI.ak irabazi dute Binakako III. Euskal Pentatloia
Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a" eta Gorka Etxeberria izan dira azkarrenak gizonezkoen Binakako Euskal Pentatloian. Jagoba Otaegik eta Xabier Zalduak, Beñat Amadek eta Aritz Irazabalek, Aratz Mugertza III.ak eta Julen Kañamaresek parte hartu dute, ekainaren 12an ,Tolosan, izan den proban.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen, eta 59 minutu eta 3 segundoan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu eta maila onean aritu da 5 kilometroko korrikaldian. Hala, buruan zuen denbora hobetu du, 5 minutu jaitsita. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen, eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X