HERRI KIROLAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aimar Irigoienek marka hautsi du Etxauriko Harriarekin, 18 jasoaldi eginda

18:00 - 20:00
Aimar Irigoienek marka hautsi du Etxauriko Harriarekin, 18 jasoaldi eginda
Aimar Irigoienek marka berria ezarri du Etxauri harriarekin. 36 urteko harri-jasotzaileak urte t'erdi inguru zeraman plazetatik kanpo eta indarberrituta itzuli da. Aurretik, hiru aldiz, Etxauriko harriari 17 altxaldi emandakoa da eta gaur errezildarrak 18 eman dizkio, beste inork baino gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena, "Izeta VI.a"k bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen eta 59:03 minututan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu, eta ondoren bost kilometroko korrikaldian maila onean aritu da. Hala, buruan zuen denbora bost minutu jaistea lortu du. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X