Herri kirolak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Karmele Gisasolak 10 kiloko ingudearekin burua kolpatu du

18:00 - 20:00
Karmele Gisasolak 10 kiloko ingudearekin burua kolpatu du
Atxondon bost kirol saio misto berrian parte hartzen ari zela, hamar kiloko ingudearekin burua kolpatu du Karmele Gisasolak. Zauria egin du, handi samarra eta konorterik galdu ez badu ere, saioa laga du eta erietxera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Izeta VI.a eta Lierni Osa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen

Andoni Iruretagoiena, "Izeta VI.a"k bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen eta 59:03 minututan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu, eta ondoren bost kilometroko korrikaldian maila onean aritu da. Hala, buruan zuen denbora bost minutu jaistea lortu du. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X