"Helmuga"
2021/03/28 - 13:59
Tessy Ebosele, topikoak hautsiz
Tessy Ebosele atleta gaztea ezagutu dugu. Nigeriarra jatorriz, beltza eta euskalduna, topiko guztiak hausten ditu.
2021/03/28 - 12:22
Aritz Aranburu surflaria protagonista, gaur, "Helmuga" saioan
Kirol eskaintzan daude baita ere Real Unión vs Athletic Club B, Altuna III-Mariezkurrena II / Peña II-Albisu eta Agirre-Salaverri II / Elordi-Garmendi partidak.
2021/03/21 - 13:00
Bera Bera: Alba Menendez eta Esther Arrojeria, kontu kontari
Bera Bera taldeko Alba Menendez eta Esther Arrojeria jokalariak elkartu ditugu "Helmuga" saioan, eta kontu kontari aritu dira. Ikus ezazu!
2021/03/21 - 12:59
Josean Mulas, gazteei eskaladaren atea zabalduz
Josean Mulas bergararrak zuzentzen dituen euskal eskalatzaile gazteak ezagutu ditugu igande honetako "Helmuga" saioan. Ez galdu erreportajea!
2021/03/21 - 12:58
Carlos Soria, mendia pasio
Carlos Soria 82 urte dituen alpinistarekin izan gara. Apirilean Dhaulagiri mendira joatekoa da, bere 13. zortzimilakoa igotzera. Ikus ezazu elkarrizketa bideo honetan.
2021/03/14 - 12:59
Xabier Añua, bizitza bizitzen
Xabier Añuak 85 urte ditu eta bizipenez betetako bizitza izan du. Besteak beste, Baskonia eta Bartzelonako entrenatzaile izan zen, baina bere bidea saskibaloitik haratago joan da. Ikus ezazu!
2021/03/07 - 13:00
Agurtzane Elorriaga, bizikleta pasio
Agurtzane Elorriaga, garai batean txirrindulari profesionala izana, gaur egun Bizkaia-Durango emakumezkoen txirrindulari taldeko kirol zuzendaria da. Ikus ezazu elkarrizketa.
2021/03/07 - 13:00
Thembi Kgatlana, abiada bizian Eibarren
Thembi Kgatlana Eibar taldeko jokalari hegoafrikarra ezagutu dugu, gertutik, aste honetako 'Helmuga' saioan.
2021/02/28 - 13:00
Igor Genua errugbira itzuli da
Urte askoan Hernani taldeko ikurra izan zen Igor Genua eta, geldialdi baten ostean, berriz ere errugbira itzultzea erabaki du, kasu honetan Ampo Ordiziarekin.
2021/02/28 - 12:58
Irene Caminos, lehia jolas
Irene Caminos txirrindularia ezagutu dugu "Helmuga" saioan. Bike Trial-ean trebe, Munduko onenen artean aritzen da lehian.
2021/02/21 - 12:50
Fernando Michelena, kirolaria oztopo guztien gainetik
Fernando Michelena tiro olinpikoa egiten duen donostiarra da. Gaitz degeneratibo bat du Fernandok eta gurpildun aulkian dago, baina hori ez da oztopo kirola egiteko.
2021/02/21 - 12:50
Snow irudi ikusgarriak Ipar Amerikako paraje ederretan
Otsailaren 3tik 9ra bitartean munduko snowboarder onenak biltzen dituen Natural Selection txapelketa abiatu zen eta irudi hauek utzi zizkigun. Zelako gozamena!
2021/02/21 - 12:50
Clara Azurmendi badminton jokalariak 14 urterekin utzi zuen etxea, bere ametsa lortzeko
Umetik argi zuen badminton jokalaria izan nahi zuela eta Madrilera abiatu zen Clara, gazte-gazte. Zorionez bideak merezi egin du eta orain helburua munduko 50 onenen artean sartzea da.
2021/02/14 - 13:00
Ainhoa Leizeaga eta Janire Gonzalez, surflari gazte pare ederra
Urruñako eta Zumaiako surflariek Gazteen Europako Txapelketako finalean egin zuten topo, Portugalen. Ainhoa Leizeaga hirugarrena izan zen eta garaipena Janire Gonzalezentzat izan zen.
2021/02/14 - 13:00
Nadia Erostarbe Zarauzko surflari profesionalarekin hizketan
Hiruzpalau urterekin dagoeneko taula baten gainean zegoen Nadia. Orain 20 urte ditu eta egunero sartzen da uretara, baita neguan ere.
2021/02/07 - 13:00
Juan Ignazio Zulaika, zesta eskuan munduan barrena
Juan Ignazio Zulaika puntista ohiarekin hitz egin dugu. 14 urterekin egin zuen debuta Zaragozan. Milanen eta Bartzelona aritu ostean Estatu Batuetara joan zen eta gozotik eta gazitik bizi izan zuen.
2021/02/07 - 12:58
Kitzbuhel eski estazioan hegan, txoriak legez
Kitzbuhel eski estazio ezagunean hegan aritu gara, asteon, "Helmuga" saioan. Ikus ezazu erreportajea osorik!
2021/01/31 - 13:00
Ring-a, ikasleku, Fermin Barrenetxea boxeolariarentzat
Fermin Barrenetxea boxeolaria izan da aste honetako protagonista 'Helmuga' saioan. Ring-ean egon gara berarekin, bizipenak ezagutze aldera. Ikus ezazu erreportajea.
2021/01/31 - 12:58
Freestyle eta Funriders: gurpil gainean aske
Asier García, Alain Rodríguez eta Borja Fernández ezagutu ditugu 'Helmuga' saioan. Freestyle kirolaz eta Funriders proiektuaz mintzatu dira. Ikus ezazu erreportajea, osorik.
2021/01/24 - 13:00
''Il domani'' 9a mailako bidea kateatu du Baltzolan Mikel Linacisorok
Mikel Linacisoro Bergarako eskalatzailea izan da 'Helmuga' saioko protagonista, "Il domani" 9a mailako bidea kateatu baitu Baltzolan.