"Helmuga"
2020/10/11 - 14:00
Odei Jainaga, Cristina Larrea xabalina jaurtitzailearen semea, Espainiako txapelduna
Odei Jainaga Eibarko xabalina jaurtitzailea Espainiako txapelduna da, eta Espainiako errekor berria ere ezarri du berriki. "Helmuga" saioak egun bat pasa du Odeirekin; ikus ezazu!
2020/10/11 - 13:59
Inazio Izagirre ''Upai'', lehen euskal olinpikoa
Inazio Izagirre "Upai"ren historia jorratu dugu "Helmuga" saioan. Duela ehun urte Anbereseko olinpiadetan parte hartu zuen eta bera da lehen euskal olinpikoa.
2020/10/11 - 13:58
Leioako emakumezkoen waterpolo taldea, Ohorezko Mailan
Ohorezko Mailan jokatuko du aurten Leioako emakumezkoen waterpolo taldeak. Eurekin izan gara.
2020/10/10 - 12:08
Odei Jainaga, Espainiako xabalina txapelduna, gaur, "Helmuga"n
Horrez gain, Inazio Izagirre Anbereseko olinpiadetan parte hartu zuen lehen euskalduna eta Leioako emakumezkoen waterpolo taldea izango ditu hizpide saioak.
2020/10/04 - 14:01
Aurtengo udako mendi errekorrak: Luka Kovacic, Dmitry Mityaev eta Fernanda Maciel
Esloveniako bost tontor garaienak egun bakarrean igo zituen Luka Kovacicek; Errusiako Elbrus mendiari bira osoa eman zion Dmitry Mityaevek; Grand Paradiso eta Cervino kateatu zituen Fernanda Macielek.
2020/10/04 - 14:00
Endika Diez, Irungo Leka Enea mahai-tenis taldearen erreferentea
Endika Diez mahai-teniseko jokalari profesionala hurbilagotik ezagutu dugu "Helmuga" saioan. Irungo Leka Enea taldearekin aritzen da, 100 bat jokalari inguru batzen dituena.
2020/10/04 - 13:45
Museo ttipi, altxor handi: Henri Breuillek Kanbon duen bizikleta zaharren museoa
Henri Breuillen aitaren pasioari zor zaio museo honen sorrera; izan ere, bera hasi zen bizikleta bilduma egiten. Guztira 140 bizikleta ditu, 280 maillot eta hainbat plaka eta tramankulu.
2020/10/04 - 12:01
11:30ean hasiko da "Helmuga" saioaren denboraldi berria
Ana Ramosek aurkeztuta, hiru kirol erreportaje eskainiko ditu saioak 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2020/10/04 - 12:00
''Helmuga'' saioak denboraldi berriari ekingo dio gaur goizean
Ana Ramosek aurkeztuta, kirol erreportaje ezberdinak eskainiko ditu ''Helmuga'' saioak igandero 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2020/06/07 - 14:15
Coert Cronje, Euskal Herriaren oroitzapen politak gordetzen dituen kirolari eta artista
2017an Ordiziara etorri zen errugbian jokatzera. Kirol ugari probatu ditu eta artista hutsa dela erakutsi du.
2020/06/07 - 14:10
Baserriko lanak eta triala uztartzen ditu Jon Areitiok
Hondarribiko gaztea baserritarra da ogibidez, baina baita eliteko trial txirrindularia ere.
2020/06/07 - 14:05
Tour oso bat egin du Eneko Argiñanok Gipuzkoako herrietan barrena
Pilota eta bizikleta uztartuz, Gipuzkoako herrietako pilotalekuak bisitatu ditu.
2020/06/07 - 13:57
Maud Cambarieu, ateak zabaltzen dituen mendi-korrikalaria
Urruñan bizi den mendi-korrikalariaren etxean izan da "Helmuga" saioa. Bizitzari, naturari eta kirolari buruz hitz egin dute luze eta zabal.
2020/05/31 - 14:02
''Ez da batere erraza izan nire kirol ibilbidea egoera zail honetan bukatutzat ematea''
Ainhoa Tirapuk agur esan dio bere futbol ibilbideari. 15 denboraldi eta 358 partida egin ditu zuri-gorrien atea zainduz. Bi liga eskuratzeaz gain, Eurokopa eta mundiala jokatutakoa ere bada nafarra.
2020/05/24 - 14:38
Erronka non, Kilian Jornet han
Gaur egun, mendi lasterkari onena denaren ibilbidea eta izaera errepasatu ditugu Kilianekin berarekin.
2020/05/24 - 14:00
Benito Lekuona, abarkadun maratoilaria
2010eko Zegama-Aizkorri maratoiko elurrarekin gozatu egin zuen korrikalari beteranoak.
2020/05/17 - 15:01
''Tximist espedizioari esker, Euskal Herriari Himalaiako atea irekitzea lortu genuen''
Felipe Uriarte alpinista ezagun eta maitatuarekin egon nahi izan dugu euskaldunak aurrenekoz Everestera igo zirenetik 40 urte bete diren honetan. Garai hartako hainbat sentipenen berri eman digu.
2020/05/10 - 13:47
10 urte dira Pasabanek 14 zortzimilakoak osatu zituela
2010eko maiatzaren 17an Shisha Pangmako gailurra zapaldu zuen. Mendizalearekin batera oroitu ditugu une haiek eta lortutako erronkaren garrantzia.
2020/05/03 - 14:32
Josu Iztuetak, 'Nairobitarra'ren arimak, bidea du amets eta bidaiatzea du bizimodu
Itxialdiak etxean, Tolosan, harrapatu du Iztueta, izan ere, batek daki munduko zein tokitan harrapatuko zukeen. Hamaika urte daramatza lau gurpilen gainean mundua ezagutzen.
2020/04/19 - 14:35
''Europan eskuratutako garaipenaren 25. urteurrena ospatzeak biziki pozten nau''
Gurutz Aginagaldek pasio eta ofizio du eskubaloia. Bera dugu Bidasoa Irun Eskubaloi Taldearen presidentea; bere bihotzeko taldearen gidaria, alegia. Europako onenen artera itzuli da berriz ere taldea.