"Helmuga"
2021/06/13 - 13:57
Andrzej Bargiel bere paradisuan
Andrzej Bargiel alpinista poloniarraren azken abentura ezagutu dugu 'Helmuga' saioan. Himalaiako mendietan alpinsimoa eta eskia uztartzen ditu. Ikus ezazu!
2021/06/06 - 13:30
Txirrindulari, arraunlari eta korrikalari izatetik artisau izatera pasa da Ugartemendia
3 denboraldiz txirrindulari profesionala izan zen. Ondoren, Pasai San Juanekin aritu zen arraunean eta Kontxak irabazi zituen. Behobia Donostian ere lehenengo 10 postuetan sailkatu zen sarritan.
2021/05/30 - 14:00
Damaris Egurrola, abiada bizian haziz
Damaris Egurrola Lyongo Olympique-n ari den futbolari bizkaitarrarekin izan gara Gautegiz Arteagan. Ikus ezazu elkarrizketa.
2021/05/30 - 13:59
Tiratzaileak: Huts egiteak, tokirik ez
BAT Basque Team-en erreportajea eskaini du igande honetan 'Helmuga' saioak, Tokiora begira. Tiratzaileak dira prortagonista "Huts egiteak, tokirik ez" izeneko erreportajean.
2021/05/30 - 13:57
Eguzkia izen eta izan: Carmen Solana judoka, gertutik
Carmen Solana judoka beteranoa ezagutu dugu asteon "Helmuga" saioan. Ikus ezazu elkarrizketa osorik.
2021/05/23 - 14:00
Eder Lombak Ingalaterrako Rainshadow bidea kateatzea lortu du
Hamaika lagunek burutu dute historian zehar 9A mailako bide hau.
2021/05/23 - 13:55
Titulua lortzea du helburu Eibar Rugby Taldeak
Maila gorenera iritsita, lan oso ona egin du Eibarko nesken taldeak. Titulua eskuratzeko finalerdietan sartzea lortu du.
2021/05/16 - 14:00
Ibai Martirena, Uitziko artzain eta erremontaria
Ibai Martirena Uitzikoa da eta artzaina ogibidez, baina bere langintza erremontearekin uztartzen du. Uitzin bertan eta Hernaniko Galarretan izan gara berarekin.
2021/05/09 - 14:00
Pertika eskola, zeruetara jauzteko bidea
Pertika eskolara gerturatu gara, nola entrenatzen duten ikusteko. Bertan entrenatzailearekin eta hainbat pertika-jauzilarirekin hitz egin dugu.
2021/05/09 - 14:00
Garoa Martinez, 24 urteko pisu-jasotzaile bermeotarra
Lau urte baino ez daramatza kirol honetan eta dagoeneko nazioarte mailan lehiatzea lortu du.
2021/05/02 - 14:00
Daniel Arenasekin aritzen da egun 'Asterix', Alejandro Gomez korrikalariaren txakurra
Alejandro Gomez urte hasieran hil zen, buruko tumore baten erruz. 'Asterix' zen korrikalariaren txakurra, eta orain Daniel Arenas aritzen da 'Asterix'ekin, Bikejoring modalitatean.
2021/05/02 - 14:00
Denboraldi aldrebesa izan da aurtengoa Maialen Oiartzabal eskiatzailearentzat
Maialen Oiartzabal Oiartzungo eskiatzailearekin izan da 'Helmuga' saioa. Eski akrobatikoan aritzen da eta, min hartu ostean, atseden hartzen ari da etxean.
2021/05/02 - 14:00
Zourdine Thior, Real Union taldeko jokalaria, Orioko senegaldarra
Senegalgoa jaiotzez, Orion errotu da Zourdine Thior. Sansen aritu zen eta orain Real Unionen jokatzen du. Integrazioa, futbola, euskara... hainbat gai uztartzen ditu erreportajeak; ikus ezazu!
2021/04/25 - 14:00
Jokin Lizeaga, ezina ekinez egina
Jokin Lizeaga mendi korrikalariarekin izan gara "Helmuga" saioan. Duela hiru urte pasatxo sima batera jausi zen, eta bueltan da berriro.
2021/04/25 - 13:59
Aritz Egeak Chamonix du buruan
Aritz Egea mendi korrikalari urretxuarrarekin izan gara. Egeak, aurten, distantzia luzeagoetarako jauzia egingo du eta Chamonixen jokatuko den CCC lasterketa du helburu nagusi.
2021/04/25 - 13:59
Mikel Lizarralde, hemen eta orain bizi
Mikel Lizarralde eibartarrak esklerosi anizkoitza du. Bere istorioa ezagutzeko aukera eman digu 'Helmuga' saioan.
2021/04/18 - 14:34
Sebastian Perez ''Latigo'', bihotza larru
Sebastian Perez "Latigo" 25 urteko boxeolari errenteriarrarekin izan gara. Bere aita, Sebastian Perez, du entrenatzaile. Ibilbide loriatsua egin du orain arte boxeoan.
2021/04/09 - 23:45
Elisabeth Luengo eta Lidia Cañete, bihotza gezian
Elisabeth Luengo eta Lidia Cañete Durangoko arkulariak hainbat aldiz izan dira Euskadiko eta Espainiako txapeldun. Elisabethek 27 urte dauzka, eta, Lidiak, 52. Eurekin izan gara 'Helmuga' saioan.
2021/04/09 - 02:07
Elisabeth Luengo eta Lidia Cañete arkulariak protagonista, gaurko "Helmuga"n
Ondoren, 22:00etan, Azpeitiko pilota jaialdia izango da zuzenean ikusgai.
2021/03/28 - 14:00
Aritz Aranburu, itsasgizona bere baitan
Aritz Aranburu Zarauzko surflariarekin izan gara 'Helmuga'n. Surfaz hitz egin dugu, baita beste gai batzuei buruz ere: surfean eta bizitzan erabilgarri zaion meditatzeko ohitura, itsasoaren beharra...