"Helmuga"
2021/11/28 - 13:00
Kirolaren argi-itzalak, Markel Alberdi igerilari ohiaren bizipenetatik abiatuta
Markel Alberdi igerilari ohi eibartarraren azken proiektua ezagutu dugu. Bere garaian antsietate arazoekin aritu zen eta, 'The Line' proeiktuaren bitartez, osasun mentalaren gaia plazaratu nahi izan du.
2021/11/28 - 12:59
Ipar Euskal Herriko hiru mendizalek Manaslura egindako espedizioa, mintzagai
Jakes Salaberenbordak eta Frederic Arburuak tontorra lortu zuten oxigenorik gabe, eta Maialen Berterretxe 7.600 metroraino iritsi zen. Hiru mendizaleekin izan gara Bidarrai inguruan.
2021/11/21 - 13:00
Oihana Azkorbebeitia eta Aitziber Ibarbia, mendi lasterketez, amatasunaz eta bizitzaz
Euskal Herriak azken urteotan eman dituen mendi korrikalari onenetakoak dira Oihana Azkorbebeitia eta Aitziber Ibarbia. Abadiñoko Sagasta auzoan elkartu ditugu biak, euren artean luze eta zabal beraien artean hitz egite aldera.
2021/11/07 - 13:00
Xabi Ormazabal, gogoan: duela 17 urte zendu zen alpinista urretxuarra
Xabi Ormazabal Urretxuko alpinista gogoratu dugu 'Helmuga' saioan. Duela 17 urte zendu zen Cho Oyu mendian. Ikus ezazu erreportajea.
2021/11/07 - 12:59
Pamir-eko gorabeherak: euskal espedizio bat erreskate batean laguntzen
Ekaitz Maiz buru zuen espedizioak Pamir-en egindako espedizioa izan dugu hizpide 'Helmuga' saioan. Komunismo mendia zuten helburu baina azkenean Korzhenevskaya igota itzuli ziren etxera. Komunismon erreskate batean laguntzen ere aritu ziren.
2021/10/31 - 13:30
Mario Barandiaran, errugbia bizimodu gisa
Errugbi entrenatzailea da gaur egun Mario Barandiaran Uni Bilbao taldean. Haren ibilbidea errepasatu dugu bideo honetan.
2021/10/31 - 13:30
Marathon des Sables, hareetako maratoia
Etapaka egiten den munduko proba gogorrenetakoa da.
2021/10/31 - 13:30
Ekaitz Maiz eskalatzailea, Pamir aldeko hormetan
Kirgistan herrialdeko bazterretan ibili zen Ekaitz Maiz eskalatzaila nafarra uztailean. Han bizitako esperientzia kontatu du irudi hauekin.
2021/10/24 - 14:00
Union Tutera, futbol klub bat baino gehiago
Futbolak barnean txertatuta daramatzan balio negatibo guztiak iraultzeko asmoz sortutako taldea da Union Tutera.
2021/10/24 - 14:00
Munduko Raid Txapelketa, Galizian
Lehiakideek 610 kilometroko ibilbide osatu behar izan zuten. Bi euskal taldek hartu zuten parte.
2021/10/24 - 14:00
Joan Dual korrikalari valentziarraren bizitza-erronka
Gorbeia Suzien mendi-lasterketan parte hartu du Joan Dualek. Digestio-sistemako hainbat organo falta zaizkion arren, kirol-ibilbide oparoa lantzen ari da.
2021/10/24 - 14:00
Benny Milam snowboarlaria, Wiskonsineko Dresser basoan
Saioa agurtzeko, Benny Milamen irudi hauek bildu ditugu, Wiskonsineko Dresser basoan.
2021/10/17 - 14:00
Julen Saenz de Ormijana, gurpil gaineko artista
Julen Saenz de Ormijanarekin izan gara 'Helmuga' saioan. Txirrindularia da eta 'Bike Trial'ean aritzen da. Berriki munduko azpitxapeldun izan da.
2021/10/17 - 14:00
Mari Carmen Diaz de Lezana eta bizikleta, benetako maitasun istorioa
Mari Carmen Diaz de Lezanak 78 urte ditu eta txirrindularia da. Gaztetan lehiatzea zuen amets baina garai haietan ezinezkoa zen. Hala eta guztiz ere ez du sekula galdu bizikletarekiko pasioa.
2021/10/10 - 14:00
Jagoba Arrasate eta Manix Mandiola: maisua eta ikaslea aurrez aurre, futbolaz eta bizitzaz hizketan
Eibarren eta Beasainen bost denboralditan elkarrekin aritu ziren Jagoba Arrasate (egun Osasunako entrenatzailea da) eta Manix Mandiola, futbol entrenatzailea ere bai. Manix entrenatzaile zen orduan, eta Jagoba jokalari. Gogoratu EITB Nahieran-en duzula saioa, osorik.
2021/10/03 - 14:00
Xabier Zurutuza: ''Oso aerodinamikoa naiz''
'Helmuga' saioaren 3. denboraldia hasteko gonbidatu paregabea izan dugu: Xabier Zurutuza pilotu gaztea, etorkizun oparoa duena. Ikus ezazu elkarrizketaren zati bat. Gogoratu EITB Nahieran-en duzula saioa, osorik.
2021/10/03 - 11:00
''Helmuga'' saioaren denboraldi berria, gaurtik aurrera, EITB Median
Ana Ramosek aurkeztuta, helburu zehatzekin eta helmuga jakinekin heldu nahi duten euskal kirolariak hurbilduko dizkigu denboraldi honetan ere ''Helmuga'' kirol-saioak. Gaur, 11:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/10/01 - 16:38
Igande honetan hasiko da "Helmuga" saioaren hirugarren denboraldia
Ana Ramosen gidaritzapean, bueltan da egunerokotasunean horrenbesteko presentzia ez duten euskal kirolariei eskainitako tartea. Xabi Zurutuza moto pilotu gaztea izango da lehen protagonista.
2021/06/13 - 14:01
Musikal berezia ''Helmuga'' saioko protagonistak omentzeko
Aurtengo denboraldian 'Helmuga' saioan izan ditugun protagonista guztiekin musikal eder bat prestatu dugu! Mila esker guztioi!
2021/06/13 - 14:00
Igor Angulo, baloiaren bueltan giraka
Athletic Clubekin Lehen Mailan debuta egin arren, kanpoan jarraitu behar izan du bere kirol ibilbidea Igor Angulo futbolariak. Hamaika taldetan jokatutakoa da, eta azken denboraldia Indian eman du.