"Helmuga"
2022/02/13 - 12:59
Naiomi Matthews, borroka barrez
Naiomi Matthews Getxoko borrokalariak oso ibilbide arrakastatsua eduki du azken urteotan, Jiu-Jitsu eta Grappling modalitateetan batez ere.
2022/02/13 - 10:06
Naiomi Matthews borrokalaria eta Erik Balentziaga eskubaloi jokalaria, gaur, "Helmuga"n
Bakoitza bere esparruan ezagutzeko aukera eskainiko digu Ana Ramosek gidatzen duen kirol saioak.
2022/02/06 - 14:38
Mikel Sarasola, errekaren korrontean
Piraguan errekak jaistean aurkitzen du bizipoza Mikel Sarasola muturreko kayakistak, etxe ondoko Leitzaran errekan edo lurralde urrunetako erreka ezezagunetan. Bere azken espedizioan Islandiako erreka ezkutuen bila joan zen, eta, aurten, ere baditu hamaika proiektu.
2022/02/06 - 11:00
Gaur, 13:30etan: 'Ur biziak non, Sarasolaren piragua han'
Gaur, "Helmuga" saioan, besteak beste, Mikel Sarasola izango da protagonista. Ur biziak non, Sarasolaren piragua han. Islandian abentura polita bizi izandakoa da uda partean. "Jötunn" pelikulan islatu du. Sarasolak etxetik gertuago ere badu bere pasioaz gozatzeko txokoren bat.
2022/01/30 - 13:00
Danel Abando: Deustuko Tigrea, euskal boxeolaria
Danel Abando, 'Deustuko tigrea' izan da aste honetan "Helmuga" saioko protagonista. 14 urte dauzkanetik dago boxeo munduan sartuta, eta horrez gain, mundu hau euskaraz ere bizi daitekeela erakutsi nahi du.
2022/01/29 - 16:26
Maialen Oiarzabal eskiatzailea
Igandean, Helmuga saioan, Bat to Beijing atalaren barruan, Maialen Oiarzabal eskiatzailea izango da protagonista.
2022/01/23 - 13:00
Nicolá Duplá: Kultura eta lurrarekin bat egin, espartinekin arin
Nicolá Duplá zuberotarra izan da aste honetan "Helmuga" saioko protagonista. Kirola eta kultura uztartzea da bere helburu nagusia eta horretarako modu bat aurkitu du: Espartinekin korrika egitea.
2022/01/16 - 13:00
Adur Amatriain, enbor bereko ezpala
Adur Amatriain surflari zarauztarra ezagutu dugu "Helmuga" saioan. Euskal Herrian olatu handietan aitzindarietakoa izan zen bere aita, eta horri buruz eta euren ibilbideaz aritu gara.
2022/01/16 - 13:00
Kawa Leauma Ampo Ordiziako jokalariaren heriotzak hutsunea utzi du taldean
Herbehereetan zela hil zen joan den abenduaren 21ean, istripuz. Jokalariek atsekabez gogoratu dute taldekidea.
2022/01/14 - 13:38
Kawa Leauma Ordizia errugbi taldeko jokalaria gogoan, aste honetako "Helmuga" saioan
Horrez gain, Adur Amatriain surflari zarauztarra eta eski alpinoan aritzen diren Aingeru Garay, Juan del Campo eta June Garitano izango dituzte protagonista.
2022/01/11 - 12:54
Adur Amatriain, enbor bereko ezpalak
Igande honetako Helmuga saioan Adur Amatriain surflaria izango dugu protagonista. Bere aita Ibon olatu handien aitzindaria izan zen.
2022/01/09 - 13:00
''Mendian gora'' erakusketa Bilboko zenbait erakusleihotan
Euskal mendizaletasunaren historia izan dugu hizpide asteon 'Helmuga' saioan. Izan ere, Bilboko kaleetako erakusleihoetan "Mendian gora" erakusketa jarri dute.
2022/01/09 - 13:00
Hamid Ben Daoud, desertuko maratoilaria
Hamid Ben Daoud jatorri marokoarreko atleta ezagutu dugu asteon "Helmuga" saioan. 14 urterekin autobus baten azpikaldean sartuta iritsi zen Euskal Herrira. Gaur egun Espainiako maratoi errekorraren jabe da.
2021/12/26 - 16:28
Juan Ignazio Zulaika, zesta eskuan munduan barrena
Juan Ignazio Zulaika puntista ohiarekin izan gara Tolosan, Beotibar frontoi ezagunean, eta zestaz mintzatu gara; ikus ezazu!
2021/12/26 - 16:16
Dania Beach: Agur Ameriketako ametsari
Floridako (AEB) Dania Beacheko frontoiak ateak itxi zituen azaro bukaeran, eta puntistek bizimodu berriari ekin beharko diote. Agur ekitaldian tristura izan zen nagusi.
2021/12/19 - 13:00
Rallyak eta autoak dira Monika eta Naia oñatiarren pasioak
Monika eta Naia oñatiarrak dira eta elkarrekin ibiltzen dira rallyetan. Monika Naiaren ama da, baina auto barruan sartzen direnean pilotu eta kopilotu bilakatzen dira.
2021/12/19 - 12:59
Afganistango Shakhaur mendira egindako espedizioa berreskuratu du 'Mendiak 1976' dokumentalak
Urte hartan Nafarroako mendizale talde batek Afganistango Shakhaur mendira egindako espedizioa kontatu dute Luis Arrietak, Jesus Iriartek eta Daniel Burguik. Orduko protagonistak bildu dira proiektuari esker.
2021/12/12 - 13:00
Xarea eta Irura, bikote banaezina: 100 urte baino gehiago elkarrekin
Xarea duela 100 urte pasatxo iritsi zen Irurara, eta, gaur egun, pilota modalitate hau oso esturik lotuta dago Gipuzkoako herri txiki honekin. Irura eta xarearen arteko lotura hortaz aritu gara 'Helmuga' saioan. Ikus ezazu!
2021/12/12 - 12:59
Mulu Kinfe txirrindularia, kalamitateei irribarreka
Mulu Kinfe Etiopiako txirrindularia ezagutu dugu. Bizitza oso zaila izan du Muluk eta, egun, Egoi Martinez txirrindulari-ohiak hartu du Etxarri Aranatzeko etxean, etorkizunean berriz ere tropelera itzultzeko asmoz.
2021/12/05 - 13:00
Idoia Etxeberria Ikutza harri-jasotzailea: ''Nik ez dut sekula sentitu gizonezkoen mundua denik''
Emakume harri-jasotzaileei eskainitako saioan, perurenatarrak, gisasolatarrak eta ostolazatarrak izan dira gure protagonistak. Idoia Etxeberria emakumezko harri-jasotzaile onenarekin ere izan gara. Ikus ezazu!