"Helmuga"
2022/04/05 - 18:33
Gustuko tokian, aldaparik ez
Gustuko tokian, aldaparik ez. Hori izan liteke Irene Sarrionandia igande goizean Helmuga saioan protagonista izango den 73 urteko mendi korrikalariarentzat lelo aproposa.
2022/04/03 - 14:00
Ice Ultra Marathon irabazi du Julen Urdaibai mendi korrikalariak
Julen Urdaibai ultradistantzian espezializatu da. Mendi korrikalari bermeotarraren azken abentura Ice Ultra Marathon izan da, eta irabaztea lortu du gainera. Bere paraje kuttunean, Solluben, izan gara berarekin.
2022/04/03 - 13:59
Dabid Argindar, Euskal Herriko pilotaleku berezienei argazkiak ateratzen
Argazkilaria da Dabid Argindar eta bere azken proiektua "Paretaren mintzoa" da. Euskal Herri osoko pilotaleku berezi eta politenei argazkiak atera dizkie.
2022/03/29 - 18:34
Julen Urdaibai, mendia arnas
Julen Urdaibai igande goizeko Helmuga saioko protagonista izango da. Saskibaloian aritutakoa, egun ultratrailetan iaioa da oso. Urdaibaik mendia du arnas bide. Hona hemen aurrerapen txiki bat.
2022/03/27 - 14:00
Paulo Azpiazu, harri-jasotzaile? Izetaren eskolan hasi da dagoeneko, eta han izan gara berarekin
Fitness-a da Paulo Azpiazu bergararraren pasioa, eta gorputza lantzeko eta lantzeaz bizi da. Sare sozialak ere asko erabiltzen ditu eta Instagram-en eskegitako bideoei esker sona handia lortu du. Indarra soberan dauka eta orain harri-jasotzen hasi da Izetaren eskolan.
2022/03/22 - 17:33
Paulo Azpiazu, gorputzari gorazarre
Paulo Azpiazu izango da protagonista nagusia igande goizeko Helmuga saioan. Gorputza eta indarra ardatz moduan hartuta, fitnessa eta harri-jasotzea uztartzen dituen bergararra. Hona hemen aurrerapen txiki bat.
2022/03/20 - 14:06
AEBtik Iruñera: Sandra Myers atleta ohia, gertutik
Estatubatuarra jaiotzez, Espainiarekin brontzezko domina lortu zuen Sandra Myersek 1991ko Munduko Atletismo Txapelketetan, 400 metroetan. Gaur egun Iruñan bizi da eta musikologoen munduan dihardu.
2022/03/20 - 13:54
Aurrerapena: ''Anwar'' Alex Txikonen film berria apirilaren 2an estreinatuko da
'Anwar' da Alex Txikonek apirilaren 2an estreinatuko duen film berriaren izenburua. 'Argiz beteta' esan nahi du arabieraz, eta Txikonek iaz burutu zuen bidaia du ardatz. Ikus ezazu aurrerapena bideo honetan.
2022/03/20 - 13:28
Alex Txikon, Malasnuko ezina gozatu nahirik
Alex Txikonekin izan gara Manasluko espedizioaz hitz egite aldera.
2022/03/15 - 17:56
Sandra Myers, atleta artez
Sandra Myers 61 urteko atleta ohia da gure hurrengo protagonista. Munduko onenetakoa izan zen bere garaian. Atletismoa utzita, burua eta gogoa lantzeari ekin zion. Hona igande gozean Helmuga saioan emango dugun erreportajearen aurrerapena.
2022/03/13 - 13:00
Gatikako Iusturi hockey taldearen indarra
Estatu mailako bigarren mailan ari den emakumezkoen patin gaineko hockey taldea da Iusturi. Aurten mailari eustea du helburu baina etorkizunean gorengo mailara igotzearekin egiten dute amets.
2022/03/13 - 13:00
Galeako olatu handien txapelketan izan gara
Natxo Gonzalez irabazlearekin izateaz gain, horrelako txapelketa bat itsasotik bertatik nola bizi den ere ikusi dugu.
2022/03/06 - 13:05
Adur Etxezarreta, Joko Olinpikoetatik etxera bueltan
Adur Etxezarreta eskiatzailearekin izan gara Areson, bere herrian. Beijingo Joko Olinpikoetatik itzuli berri da Adur eta hango kontuen berri eman digu.
2022/03/06 - 13:00
Sean Villanueva eta Nico Favresse, haitzetan kantari
Nico Favrese eta Sean Villanueva Belgikako eskalatzaileak ezagutu ditugu. Euskal Herrian izan dira bisitan eta Etxauriko haitzetan eskalatzeko elkartu gara beraiekin.
2022/02/27 - 13:00
Maria Petitek beste modu batera bizi du mendia: 17 urterekin itsu geratu zen
Pou anaiekin batera estreinakoz izotz eskaladan aritu den Maria Petit itsuaren historia ezagutu dugu. Ikus ezazu erreportajea osorik.
2022/02/27 - 13:00
Gavarnien, Pirinioen bihotz izoztuan, Ekaitz Maizekin eta Pablo Eskuderorekin
Ekaitz Maiz eta Pablo Eskuderoren eskutik izotz eskalada ezagutu dugu Gavarnien.
2022/02/27 - 12:59
Courage Adams, bizikletaz Hegoafrikaraino
Courage Adams Iruñeko BMX rider-arekin Hegoafrikaraino joan gara. Ikus ezazu erreportajea!
2022/02/20 - 13:05
Pou anaiak, mendia, eskalada eta arriskua
Iker eta Eneko aurrez aurre jarri ditugu Gasteizen eta solasaldi ederra mantendu dute beraien hasierak, espedizioak, erronkak, alpinismoaz, filosofiaz, beldurrez eta orohar bizitzaz.
2022/02/20 - 10:27
Pou anaiak protagonista, asteon, "Helmuga" saioan
Ikerrek eta Enekok euren kirol ibilbidearen errepasoa egingo dute solasaldi patxadatsu batean.
2022/02/13 - 13:00
Erik Balenciaga, Zarauztik mundura eskubaloiarekin
Erik Balenciaga zarauztarra eskubaloi jokalaria da eta, egun, Frantziar estatuko Ligan ari da, Fenix Toulouse taldean. Han izan gara kirolariarekin; ikus ezazu!