"Helmuga"
2022/10/16 - 14:00
Juaristi ISB: Iraurgiko otsoak uluka hasi dira
Iñaki Jimenezek gidatu du Juaristi ISB taldea azken bi urteetan eta denboraldi oparoak izan dira Urola bailarako taldearentzat. Iñakiri laguntzen aritu den Mikel Odriozolak hartu du aurten otso taldea zuzentzeko ardura.
2022/10/16 - 13:40
Mikel Saez de Urabain, Naparraitzeko Superdiedroren aita: ''Aspalditik gogoa nuen arrakala osoa eskalatzeko''
Mikel Saez de Urabain eskalatzaileak aspaldian zuen begiz jota Aizkorri-Aratzeko Naparraitzen zegoen arrakala bat eta udan bide berria osatu du bertan: "Superdiedro". Ireki berri duen bide honen berezitasunez hitz egin digu eskalatzaileak.
2022/10/09 - 14:00
Maria Angeles Domenech, mendia pasioz bizi izan duen azkoitiarra
Betidanik Aralar bihotzean eta mendiko botak oinetan eraman dituen emakume prestua da Maria Angeles Domenech azkoitiarra. 82 urterekin ezin du mendira joan, baina egunero begiratzen du Izarraitz.
2022/06/05 - 13:50
Bidasoa utzita, garai berri bati ekingo dio Kauldi Odriozolak
Azken urteetan Asobal ligako goi-mailan aritu da Bidasoa-Irun taldea. Jokalari zumaiarrak Irunen aritutako urteen balantzea egin eta etorkizunari erreparatu dio "Helmuga"n.
2022/05/22 - 14:57
Lamiak eta Athletic Club, Euskal Herriko mitologiaren bi ikur elkar hartuta
Athletic Cluben historia zuzenean dago lotuta Leioako Lamiako auzoarekin. Hasierako garaietan, duela ia 130 urte, han jokatzen zituen partidak talde bilbotarrak, lamiak lagun zituela. Ezagutu ezazu pasarte bitxia.
2022/05/22 - 14:31
Mendian aurkitu du motibazioa Sara Alonsok
Oso denbora gutxian, mendi lasterketetan sekulako jauzia egin du Sara Alonso donostiarrak.
2022/05/17 - 18:28
Sara Alonso, korrikalari amorratua
Sara Alonso izango da igande goizeko Helmuga saioko protagonistetako bat. 23 urteko donostiarra sekulako bidea egiten ari da mendi lasterketetan. Prest da maiatzaren 29an jokatuko den Zegama Aizkorrin goi-goian ibiltzeko.
2022/05/15 - 14:02
Betiko Jon, Mexikon bueltan
Jon Rahm golflariaren berri ere eman dugu. Denboraldi txar baten ondoren, Barrikakoa garaipenaren bidera itzuli baita Mexikon.
2022/05/15 - 14:00
Elena Hualde, urratsez urrats, golfaren harribitxi bihurtu arte
Elena Hualde iruindarrarekin izan gara Ultzaman. Nafarroako golf harrobi emankorreko azken harribitxia. Profesionaletara jauzia eman berri ez dio mugarik jarri nahi bere kirol ibilbideari.
2022/05/15 - 13:53
Josu Tornay, taula ispilu
Josu Tornay xake jokalaria ezagutu dugu. Kataluiniarra sortzez Arrasaten errotu da aspaldion. Seme alabak ere xake jokalariak ditu Josuk eta xakearen onurak ongi baino hobeto ezagutzen ditu. Lehiaz haratagoko kirola da xakea Josurentzat.
2022/05/08 - 14:00
Raimana Van Bastolaer, jendea bere olatuan hartzeko beti prest
Raimana Van Bastolaer surflari tahitiarra ezagutuko dugu. Biarritzen jokatu den surf txapelketa batera etorri da eta aitzakia probestu dugu surflari mitiko hau gertutik ezagutzeko.
2022/05/08 - 13:55
Malen Ruiz de Azua, pausoz pauso, jauziz jauzi, pertikarekin hegan
Arrasateko atletismo harrobiko harribitxietako bat da Maialen Ruiz de Azua. Pertikalariak Olinpiar Jokoekin egiten du amets.
2022/05/01 - 14:00
Maite Ruiz de Larramendi, pilotaria, orain eta beti
Umea zenetik pilota eduki du lagun min eta konplize Maite Ruiz de Larramendik, bai bere jaioterrian, Eulaten, baita bere Urbasa kuttunean ere. Ibilbide oparoa egin du era guztietako garaipenak erdietsita, eta ez modalitate bakar batean.
2022/04/26 - 18:24
Maite Ruiz de Larramendi, pilotaren mintzoa
Igande goizean Helmuga saioan Maite Ruiz de Larramendi pilotaria izango da protagonista nagusia. Hortxe eskainiko dugun erreportajearen aurrerapen txiki bat.
2022/04/24 - 14:00
Zarautz, surfa baino gehiago: eskubaloi taldea, gertutik
27 talde eta 500 jokalari ditu Zarauzko Eskubaloi taldeak, eta gizonezkoen eta emakumezkoen senior taldeak Estatu Mailako bigarren Ligan ari dira jokatzen.
2022/04/24 - 13:59
Ordiziako Cricket taldean murgildu gara
Ordizia aldera joan gara Euskal Herrira etorritako pakistandarrek osatutako Cricket taldea ezagutzeko. Ez galdu erreportajea!
2022/04/19 - 18:42
Cricketa, elkargune
Igande goizean Helmuga saioan, besteak beste, cricketak hartuko du hitza. Errotuta ez badago ere, Euskal Herrian badira cricketean jarduten duten taldeak, Ordizian, esate baterako.
2022/04/12 - 17:50
Zarauzko eskubaloia, herriaren indarra
Apirilaren 24an Helmuga saioan eskubaloiak Zarautzen duen indarra izango da hizpide. Hona hemen aurrerapen bat.
2022/04/10 - 14:00
Kirolak zahartzaroan ere baduela tokia erakutsi digu Irene Sarrionandiak
Irene Sarrionandia mendi korrikalaria ezagutuko dugu. 73 urte izanagatik mendian lasterka jarraitzen du eta proba gogor askoak egiten ditu.
2022/04/10 - 14:00
Zer da Realaren Walking Football proiektua?
Realaren Fundazioak abian jarritako Walking Football proiektua ezagutuko dugu. 55 urtetik gorakoei futbolean jarraitzeko aukera ematen dien proiektua baina futbola pausoan eginez.