"Helmuga"
2023/02/05 - 13:05
Gurutze Frades, triatloia bizimodu
41 urte izanagatik, Gurutze Frades bere kirol ibilbideko gorenean da. Iaz denboraldi bikaina osatu zuen, Mexikoko Cozumelgo ironmana irabazi zuen, besteak beste. Garaipenen atzetik baina sekulako lana dago, Gurutze triatloitik eta triatloirako bizi da.
2023/02/05 - 12:45
Salma Solaun eta Teresa Gorospe gimnastek Parisko Olinpiar Jokoak dituzte amets
Baleta, gimnasia eta dantza uztartzen dira gimnasia erritmikoan, eta bost tresnen erabilpena egiten dute. Salma Solaun eta Teresa Gorospe gimnasta gasteiztarrak Madrilen dira euren kirol maila hobetzeko batetik eta pertsona bezala hezitzeko bestetik. Parisko Olinpiar Jokoak dituzte amets biek.
2023/01/29 - 13:38
Ibilketa nordikoan, makilak oin
Ipar Izarra NW Bilbao Klubeko kideekin izan gara euren taldearen nondik norakoak ezagutze aldera. Ikus ezazu ibilketa nordikoaren inguruko erreportajea!
2023/01/29 - 13:18
Maria Intxaustegi, kresala zainetan
Maria Intxaustegi donostiarra ez zen lehorrean bizitzeko jaio. Hamaika abentura bizi izan ditu zazpi itsasoetan barrena, horietako asko Bark Europa itsasontzian. Covid-aren pandemiak nabigatzen harrapatu zuen eta ez zuen lurrik zapaldu 81 egunean.
2023/01/15 - 16:14
Silvia Trigueros, distantzia luzeetan espezialista
Silvia Trigueros barakaldarrarekin izan da 'Helmuga' saioa. Bere bizitzaz mintzatu da, baita mendi lasterketez ere. Ikus ezazu erreportajea, osorik.
2023/01/15 - 15:55
Zertan datza Disc Golfa?
Makilak eta pilotak diskoengatik ordezkatzen dituen kirola da Disc Golfa. Ezezaguna da baina jokatzen dutenek berehala harrapatzen zaituela diote.Ikus ezazu erreportajea!
2023/01/08 - 13:10
Larronde aita-semeak, Hawaiko eusko surfalariak
Larronde aita-semeak surflariak dira eta, orain Hawaiin bizi badira ere, aita Euskal Herrikoa da. Michel 60 hamarkadan nabarmendu zen surf munduan, eta Tyler Jaws olatu erraldoia surfeatzen gazteena izatea lortu zuen.
2023/01/05 - 15:11
Etor Mendia: ''Kirolaren munduan helburua prozesuaz disfrutatzea izan behar da''
Mendia-Arrieta familian gurasoek seme-alabei kirolarekiko maitasuna eta pasioa transmititu diete. Iraia Mendia, esaterako, atletismoan ari da bidea egiten eta iazko denboraldian harrituta utzi zituen erakutsitako mailarekin.
2022/12/11 - 13:31
Pou anaiek amildegira egin zuten salto Mijaresko gailurrera igo ondoren
Iker eta Eneko Pou anaiek Mijaresko gailurrera lehen eskalada librea egitea lortu zuten azaroan. Horren ondoren, jaitsiera amildegira salto eginez burutu zuten.
2022/12/11 - 13:24
Antxintxika, Debagoienean triatloia ezagutaraziz
Triatloi egokitua izan da aste honetako protagonista 'Helmuga' saioan eta, horregatik, Debagoienako Antxintxika Triatloi Taldeko kideekin bildu gara. Ikus ezazu bideoa!
2022/11/27 - 13:00
Euskal kayak-surfak etorkizun oparoa dauka
Odei Etxeberria eta Olatz Garmendia kirol honetako izar gazteak dira. Edu Etxeberria, aldiz, haien irakaslea eta erreferentea. Euskal selekzioarekin garaipen ugari eskuratu berri dituzte Ingalaterran.
2022/11/27 - 13:00
88 urterekin bizikleta gainean jarraitzen du Angel Bilbao 'Gorritxu'k
Txirrindulari profesionala izan zen 50eko hamarkadan. Independente gisa, talderik gabe, egin zuen jauzi profesionaletara eta, ondoren, Gorbea-Beyena taldean aritu zen.
2022/11/20 - 12:59
Sokatira barru-barrutik bizitzen eta sentitzen dute Gaztedi sokatira taldeko kideek
Gaztedi sokatira taldeko tiralariek nola lan egiten duten ikusi dugu "Helmuga" saioan, baita lehiaketak nola bizi dituzten ere. Haien testigantzak bildu ditugu bideo honetan.
2022/11/20 - 12:59
Pilota elkarguneak, Guineako hiriburuko hainbat eskolatan
Konakri hiriko zenbait ikastetxetan pilota dute hango gazteek entretenimendu nagusia. Nola prestatzen diren eta nola jolasten duten ikusi dugu "Helmuga" saioan.
2022/11/06 - 13:00
Hossain Kaanache, Orion errotutako mundutarra
Hossain Kaanache kirolaria eta hezitzailea da. Marokoarra izenez eta euskalduna izanez, beti ere senitartekoen sustraiei aitortza eginda, baina begiak zabal-zabalik, mundura begira. Oriotar honek garbi dauka mundua aldatzeko hezkuntza dela bide bakarra.
2022/11/06 - 12:59
Bueltan da Ane Mintegi tenislaria
Irailaren bukaeran emakumezkoen teniseko lehen irekia jokatu zen Donostian. Bartzelonara egin aurretik bertan hezitako Ane Mintegi (Idiazabal, 2003) lehiatu zen. Junior mailako Wimbledon-eko iazko txapelduna lesio luze batetik osatu berritan iritsi zen Donostiara.
2022/10/30 - 13:00
20 urte eta 120 kiloko ogi puska da Moha, Ordizia Rugby taldeko jokalaria
Marokotik ihes egin zuen gaztetxotan, beste hainbatek bezala. Penintsulara iritsi zenean, kalean bizi izan zen, baina Segurako harrera-etxean Joanes Mujika errugbi-jokalaria ezagutu zuen eta han hasi zen bere bizimoduaren aldaketa.
2022/10/30 - 13:00
Pilotako hainbat modalitate jokatzen dituzte Parisen Chiquito de Cambo gunean
Palaz, esku-huska, xisteraz... aritzen diren hainbat klubetako pilotariak elkartzen dira Chiquito de Cambo gunean. Orain, ordea, arriskuan ikusten dute gunea, eraikuntzako egitasmo batek txikitu edo desagertarazi baitezake.
2022/10/23 - 15:29
Aitzpea Gonzalez, arrauna sendi
Aitzpea Gonzalez arraunlaria izan da 'Helmuga' saioaren protagonista. Kirolari gazte eta dohatsu honen bitartez leinu oso baten berri jaso dugu.
2022/10/23 - 14:47
Igor Sancho, errugbi-zale amorratua eta tendinopatiatan ikertzailea
Igor Sancho fisioterapeutarekin izan gara Donostian, "Helmuga" saioan. Errugbi-zale amorratua da eta tendinopatiatan aditua. Ikus ezazu elkarrizketa osorik!