"Helmuga"
2023/05/21 - 14:00
''Highline'' kirolean orekak du azken hitza
Mario Hidalgo, Ira Urkiza eta Sara Gutierrez ekilibristek altueran praktikatzen den "Highline" kirolaz hitz egin dute "Helmuga" saioan. Ikus ezazu erreportajea osorik.
2023/05/16 - 19:46
''Highline'' kirola, gaurko protagonista ''Helmuga'' saioan
Orekak hartuko du hitza gaur. Mario Hidalgo, Ira Urkiza eta Sara Gutierrez ekilibristek altueran praktikatzen den "Highline" kirolaz hitz egingo dute "Helmuga" saioan.
2023/05/07 - 14:00
Igor Otaegi eta sablearen distira
Donostiako Fortuna klubeko eskrima taldeko maisua da Igor Otaegi. Sablea bere eskuaren luzapena besterik ez da; izan ere, oso gazte hasi zen eskriman. Fortuna kirol elkartean Igor Otaegirekin eta bere ikaslearekin izan gara kirol honen inguruan gehiago ikasten.
2023/05/07 - 13:50
Urdaibaitik Marokoraino 'aitxitxe' Santiren 4L-an ametsak betez
Aitita Santiren 4L-a mimoz zaharberritu ondoren, bere omenez Marokoraino joatearekin amesten zuten Ibon Malaxetxebarria eta Andoni Larrinaga lehengusuek. Esan eta egin. Marokon 'Rally 4L Trophy 2023'-n bizi izan zuten abenturaren nondik norakoak ezagutu ditugu
2023/04/23 - 14:00
Xabi Loarte, lohi artetik baloi artera
Nahiz eta ez den beti xamurra, bihotzez eta bihotzetik bizitzea daukagu denok helburu, hala bizi du behintzat kirola zein bizitza Xabi Loartek. Baratzea du kantxa eta kantxa baratze.
2023/04/23 - 13:45
Jon Rhamen doktoretza Augustan
Barrikako goflariak handia egin zuen apirilaren 9an. Augustako irekia irabazi zuen, edozein goflarik amesten duen jaka berde dotorea jantzi zuen Jon Rhamek. Ahoa bete hortz eta harro-harro utzi gintuen.
2023/04/16 - 14:00
June Garitano eta Arrieta Rodriguez eskiatzaileak, a ze parea!
June Garitano eta Arrieta Rodriguez eskiatzaileekin izan da "Helmuga" saioa. Euren ibilbideaz mintzatzeaz gain, Marco España entrenatzailearen iritzia ere ezagutu dugu. ikus ezazu erreportajea osorik!
2023/04/16 - 14:00
Euken Alberdi, izotzaren lilura oinetan
Euken Alberdi izotz gaineko patinatzailearekin izan da "Helmuga" saioa Txuri Urdin izotz jauregian, eta bere hastapenaz eta ibilbideaz mintzatu da. Ikus ezazu erreportajea osorik!
2023/04/02 - 14:00
Mamen Etxaniz, mendizale nekaezina
Abenturazale jaioa da Mamen Etxaniz, eta 62 urte dituen arren, energiarik ez zaio falta bidaiatzen jarraitzeko. Haren esperientziak kontatu dizkigu "Helmuga" saioan.
2023/04/02 - 14:00
Itziar Aldaburu: ''Emakumea eta gaztea izanda, gehiago erakutsi behar da''
24 urte ditu Itziar Aldaburuk eta Zarauzko eskubaloi taldeko entrenatzailea da. 16 urte zituela ekin zion lan horri, eta eskubaloia nola bizi duen kontatu digu "Helmuga" saioan egindako elkarrizketa honetan.
2023/03/26 - 14:00
Itsasoa burutik kendu ezinik bizi da Matt Etxebarne
Matt Etxebarnerekin izan gara Bidarten. Beti dago itsasoan, uretan, edo itsasoari buruz pentsatzen. Punta-puntan dabil, olatuaren gainean ze, besteak beste, surfa eta wind foil-a praktikatzen ditu; olatu handien adiskide egin da azken urteotan. Ikus ezazu bideoa!
2023/03/26 - 14:00
Irati Etxarri saskibaloilaria, nortasun kutsakorra
2021-2022 denboraldian Ligako MVP izan zen Irati Etxarri saskibaloilaria SEU taldean zegoela. Aurten Gironan ari da eta, lehendabizikoz, Euroliga jokatu du. Ikus ezazu elkarrizketa!
2023/03/19 - 13:00
Kazuya Hiraide: ''Mendian hil izan banintz, nire erabakien ondorio izan zedila''
Mendiak asko eman dio Kazuya Hiraide alpinista japoniarrari, baina asko kendu dio. EITB Mediak Euskal Herrian egin duen egonaldia aprobetxatu du berarekin hitz egiteko. Ikus ezazu elkarrizketa osorik bideo honetan.
2023/03/19 - 13:00
Txuriberri, izotzean irristatzearen gozamena
Txuriberriren helburua, taldearen webgunean jartzen duenaren arabera, "izotz gaineko patinaje artistikoaren praktika irakastea, garatzea eta hobetzea da, pertsonaren prestakuntzaren esparru orokorrean". Besteak beste, Jonathan Levers entrenatzailea eta Iker Oiartzabal patinatzailea ezagutu ditugu.
2023/03/05 - 13:00
Ibon Oregi, olatu artean aske
2020. urteko urrian istripua izan zuen Ibon Oregi surflariak, eta, ondorioz, hanka galdu zuen. Triatloiak egiten zituen eta, entrenatzen ari zela, auto batek harrapatu zuen. Orain surf egokituan ari da. "Helmuga" saioko protagonista izan da asteon.
2023/03/05 - 12:59
Nazare, olatu handien paradisua
'Helmuga' saioak Nazareko (Portugal) olatu handiak erakutsi nahi izan dizkigu asteburu honetan. Goza ezazu bideoarekin!
2023/02/26 - 13:05
Freddy Lilly, ''golfaren jauna''
Gaztetan surfa, errugbia eta bestelako kirolak egiten zituen arren, golfa aukeratu zuen 19-20 urte zituela eta irakasten murgilduta bizi da. Gaur egungo berrikuntzak alde batera utzita, orain dela 100 urte erabiltzan ziren makilen eta arroparen aldeko apostua egin du.
2023/02/26 - 13:00
Isabel Dumall, iraupen eskiatzailea: ''Elurrak askatasuna eta bakea ematen dizkit''
Lehia utzi ostean ere, elurraz berdin gozatzen jarraitzen duela onartu du Isabel Dumallek. Hitzordua egin dugu berarekin Larra-Belaguako eski-estazioan, haren bizipenez eta esperientziez hitz egiteko.
2023/02/19 - 13:01
Lara Arruabarrena: ''Gauza asko erakutsi dizkit tenisak; hala ere, bakarrik zaude, bakarrik sentitzen zara''
Lara Arruabarrena tenislari ohiarekin izan gara 'Helmuga' saioan. 2022. urteko abuztuaren 12an tenisa uztea erabaki zuen eta bizitakoak eta bizi gabe geratu direnak kontatu dizkigu.
2023/02/19 - 13:00
Alexia Lucas Toron jockeya, lauhazka librea
Animalien eta pertsonen arteko lotura, gizakia gizaki denetik ezagutu dugu, gehienetan harreman hori gizakiaren alde desorekatu izan da. Lanerako bakarrik ez, lehiarako eta kirolerako erabili izan ditugu. Baina egun badira hori ahalik eta gehien orekatu nahi duten kirolariak.