Real Sociedad
2025/10/05 - 22:44
Partida txarra eta emaitza okerragoa Realarentzat Anoetan, Rayoren aurkako partidan (0-1)
Donostiarrek neurketa oso txarra egin dute eta bosgarren porrota jaso dute jokatutako zortzi jardunaldietan. Gipuzkoarrak sailkapeneko beheko postuetan dira.
2025/10/05 - 01:17
Sansek ahazteko partida izan du Granadan (5-2)
Txuri-urdinek bost gol jaso dituzte ordu erdian eta Hypermotion Ligako azken postura jaitsi dira.
2025/10/04 - 17:14
Denboraldiko lehen porrota jaso du Realak Costa Adeje Teneriferen aurka (1-2)
Realak 1-2 galdu du Costa Adeje Teneriferen aurka gaur goizean Zubieta Estadioan. Txuri urdinak behetik gora egin dute eta, bigarren zatian aukera garbiak izan dituzten arren, denboraldiko lehen porrota jaso dute.
2025/10/03 - 20:00
Aperribay: ''Talde on bat egin behar dugu, gero talde itzela izateko''
Realeko presidenteak taldea pasatzen ari den une zailari buruz hitz egin du, baina denboraldiari begira "baikorra" da (adierazpenak gaztelaniaz).
2025/10/03 - 16:21
Sergio Francisco: ''Egoeraren erantzule gara, eta horri buelta eman nahi diogu''
Realeko entrenatzaileak Rayo Vallecanoren aurka EA Sports Ligako 8. jardunaldian Anoetan jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/10/02 - 17:16
Mikel Oyarzabal: ''Denok gara garrantzitsuak hemen, denon artean egin behar dugu aurrera''
Realak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du igandean, Anoetan, 18:30ean. Talde txuri-urdinak ez du denboraldia nahi bezala hasi, eta, une honetan, jaitsiera postuetan dabil; hala ere, azken partidetan hobeto antzean jokatu dute, Mikel Oyarzabal kapitainak nabarmendu duenez.
2025/10/01 - 16:52
Aihen: ''Sentsazioak hobeak dira, etenaldira garaipena lortuta joan nahi dugu''
Realak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du igandean, Anoetan. Aihen Muñozek nabarmendu du talde txuri-urdina sendoago dabilela azken neurketetan, eta espero du hiru puntuak, beste behin, etxean gelditzea.
2025/09/28 - 23:41
Realak galdu egin du Bartzelonaren etxean, irudi ona eman badu ere (2-1)
Talde txuri-urdina ipini da aurretik markagailuan, Odriozolak gola sartuta, baina Koundek berdinketa lortu du atsedenaldira joan baino lehen, eta Lewandowskik irauli du emaitza erritmo biziko bigarren zatian.
2025/09/28 - 20:03
Kordobak garaipenik gabe utzi du Sanse (1-1)
Talde txuri-urdina aurretik ipini da markagailuan, Sergi Guardiolak bere atean sartutako golari esker, baina bigarren zatian penalti bat huts egin du, eta Kordobak berdinketa lortu du partidaren azken txanpan.
2025/09/28 - 00:58
Realak laugarren garaipena lortu du Badalonaren aurka (0-2)
Realak laugarren garaipena jarraian lortu du Badalona mendean hartuta, Edna Imade eta Lucia Pardoren golei esker, eta F Moeve Ligako goiko postuetan kokatu da.
2025/09/27 - 19:07
Sergio Francisco: ''Sentsazioei jarraipena emateko aukera dugu''
Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 7. jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/09/25 - 15:51
Arraun Lagunak eta Orio ligako eta Kontxako Banderako txapeldunei omenaldia egin diete Anoetan
Realaren eta Mallorcaren arteko partida hasi aurretik, zaleek Arraun Lagunak eta Orio, alegia, arrauneko denboraldian onenak izan diren taldeak, omendu zituzten. Berdegunean izan ziren, zelai erdian.
2025/09/25 - 12:50
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du, Mallorca mendean hartuta (1-0)
Sergio Franciscoren taldea jaun eta jabe izan da ia partida osoan zehar, baina Jagoba Arrasateren taldeak norgehiagoka berdintzeko aukeraren bat ere izan du, Oyarzabalek Reala markagailuan aurretik jarri ondoren.
2025/09/25 - 02:08
Oyarzabal: ''Denok sentitu dugu behingoz lortu dugula, gu geu izan garela; ea jarraipena ematen diogun''
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du Mallorcaren aurka, Anoetan, Oyarzabalen golari esker. Partidua amaitutakoan izan gara harekin; pozik agertu da kapitaina.
2025/09/24 - 13:19
Roberto Olabe, Aston Villaren kirol zuzendari berria
Hala, Realaren futbol-zuzendari ohiak Monchi ordezkatuko du, Ingalaterrako taldearen kirol arloaren gidaritzan, Zubietan zazpi urtez lan egin ostean.
2025/09/23 - 21:32
Realak Lluis Companys Estadio Olinpikoan jokatuko du, Bartzelonaren aurka, igandean
Bartzelonak ofizialki jakinarazi du, asteartean, EA Sports Ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion Bartzelona-Reala partida Lluis Companys Estadio Olinpikoan jokatuko dutela; neurketa igandean izango da, 18:30ean.
2025/09/23 - 18:19
Sergio Francisco: ''Mallorcaren aurka, eguna da joera aldatzeko, eta geure onena emateko''
Realak Mallorcaren kontra jokatuko du asteazkenean, Reale Arenan, 21:30etik aurrera; Jagoba Arrasateren taldeak txuri-urdinek beste puntu dituzte, bi, sailkapenean. Mallorca, Sergio Franciscoren iritziz, aurkari "garaitzen zaila" izango da.
2025/09/20 - 22:58
Realak Levante garaitu du sailkapenean gora begira jartzeko (2-1)
Realak 2-1 irabazi dio Levanteri F Moeve Ligako 4. jardunaldian. Nerea Eizagirrek sartu ditu txuri-urdinei hirugarren garaipena eman dieten bi golak.
2025/09/20 - 01:12
Realak porrot argia jaso du Betisen aurka (3-1)
Txuri-urdinak ez dira eroso egon partidako une bakar batean ere, baina bigarren zatian Betis izan da nagusi nabarmen. Horrela, Realak garaipenik gabeko bosgarren jardunaldia batu du.
2025/09/18 - 17:40
Sergio Franciscok Sadiq Umar deialdian sartu duela baieztatu du: ''Beste bat gehiago da''
Realeko entrenatzaileak taldearen "egoeraren jakitun" dela onartu du, baina talde txuri-urdina "sailkapenak dioena baino hobeto" dagoela argi utzi nahi izan du.