Bi gol goiztiarrek aukerarik gabe utzi dute Sanse Granadaren aurka (0-2)
Andaluziarrek lehen bost minutuetan egindako bi gol goiztiarrak baliatu dituzte aurretik jartzeko, eta txuri-urdinek, erreakzionatu arren, ez dituzte izandako abaguneak aprobetxatu.
Sansek 0-2 galdu du Granadaren aurka, igande honetan, Zubietan jokatu den Hypermotion Ligako 31. jardunaldiko partidan, hasierako minutuetan erabakita geratu den neurketan. Andaluziarrek bi gol goiztiar baliatu dituzte aurretik jartzeko, eta txuri-urdinek, erreakzionatu arren, ez dituzte izandako abaguneak aprobetxatu.
Partida ahalik eta modurik txarrenean hasi da Gipuzkoako taldearentzat, Gonzalo Petitek 1. minutuan aurreratu baitu Granada eskuin hankarekin area kanpotik egindako jaurtiketa bikain batekin.
Handik lau minutura, 5. minutuan, Manu Lamak aldea handitu du buruz egindako erremate batekin, Manu Triguerosek kornerretik egindako erdiraketa aprobetxatuz.
Hasiera oso txarra izan da talde txuri-urdinarentzat, eta bi gol goiztiarrek min handia egin diote. Hala ere, taldeak erreakzionatu egin du, eta Ochiengek hainbat abagune izan ditu aldea murrizteko, baina azken metroetan asmatzea falta izan zaio.
Aldageletatik igaro ostean, Ansotegiren taldea erreakzionatzen saiatu da, baina ez du markagailuan aldea murrizterik lortu. Izan ere, Ansotegiren taldeak hainbat aukera izan ditu; Alex Solaren erremate bat 56. minutuan, Fragak gelditu duena, eta Beitiaren burukada bat, Mikel Rodriguezek erdiratu ondoren kanpora joan dena, adibide pare bat baino ez.
Azken minutuetan, Donostiako taldeak erasoan jarraitu du, eta Jakes Gorosabelen burukada bikain batek geldiketa erabakigarria egitera behartu du Luca Zidane. Ahalegina egin arren, Sansek ez du Granadaren atea zulatzerik lortu.
Zure interesekoa izan daiteke
Zubeldia zalantza da Kopako finalerako, ezkerreko bizeps femoraleko lesioa dela eta
Erdiko atzelariak aldaketa eskatu behar izan zuen ostiralean Vila-realen aurka jokatutako partidan, eta larunbat honetan erresonantzia egin diote lesioaren nondik norakoak zehaztu ahal izateko.
Reala garaipenaren bidera itzuli da, Ligako azkenari irabazita (0-1)
Realak 0-1 irabazi dio Levanteri etxetik kanpo, Cahynovak sartutako golari esker, eta Ligako sailkapenean hirugarren tokian sendo jarraitzen du.
Brais Mendez: "Lasaitasuna, konfiantza eta aurrera begiratu; emaitza txar batek ez gaitzala lausotu"
Brais Mendez Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Vila-realen aurka 3-1 galdu ondoren.
Realak galdu egin du Vila-realen aurka, ahazteko moduko lehen zatia jokatuta (3-1)
Matarazzoren taldeak hiru gol hartu ditu lehen 22 minutuetan. Bigarren zatian hobeto aritu dira, baina Vila-real donostiarrak baino askoz gehiago izan da.
Rino Matarazzo, ostiralean Realak Vila-realen jokatuko duen partidaz: “Oso garrantzitsua da jokoa hobetzen jarraitzea"
Realak Ceramica futbol zelaian jokatuko du ostiralean, 21:00etan; neurketa hori hizpide, talde txuri-urdinaren entrenatzaileak nabarmendu du norgehiagoka "azterketa ona" dela, eta adierazi du erronka dela Vila-real bezalako talde bat menderatzen saiatzea.
6.752tik aurrerako zenbakia duten Realaren bazkideei egokitu zaie Kopako finalerako sarrera izateko aukera
Honako tarte hauetan zenbakia dutenek lortu dute aukera: 6752-11238 eta 1-3767. Kontuan hartu beharreko zenbakia zozketarako erreferentzia da, ez bazkide-zenbakia.
Realak 612 sarrera gehiago banatuko ditu Kopako finalerako, guztira 15.643
Realaren 22.134 bazkidek asteazken honetan, 13:00etan, egingo den zozketan sarrera bat lortzeko aukera dute.
Realaren 22.134 bazkidek dute aukera Kopako finalerako sarrera bat lortzeko, asteazkeneko zozketan
Gaur, 13:00etan, zozketa egingo da, eta 15.031 sarrera esleituko dituzte, talde txuri-urdinak ohar batean azaldu duenez.
Medikuek baieztatu dute Yangel Herrerak giharretako lesio bat duela, berriro
Erdilari venezuelarrak min hartu zuen ezker hankako soleoan igande honetan, Realak eta Osasunak Anoetan jokatu zuten derbian. Lau minutu besterik ez zeramatzan zelaian min hartu zuenean.