BERRIRO MIN HARTUTA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Medikuek baieztatu dute Yangel Herrerak giharretako lesio bat duela, berriro

Erdilari venezuelarrak min hartu zuen ezker hankako soleoan igande honetan, Realak eta Osasunak Anoetan jokatu zuten derbian. Lau minutu besterik ez zeramatzan zelaian min hartu zuenean.

Yangel-Herrera-lesionado

Yangel Herrerak burumakur utzi zuen zelaia joan den igandean. Irudia: Reala

Yangel Herrera Realeko jokalariari astelehen honetan egindako azterketa medikoen bidez jakin denez, giharretako lesioa du, eta bilakaeraren araberakoa izango da berriz berdegunetara itzultzeko epea.

Erdilari venezuelarrak min hartu zuen ezker hankako soleoan igande honetan, Realak eta Osasunak Anoetan jokatu zuten derbian. Lau minutu besterik ez zeramatzan zelaian min hartu eta zelaia utzi behar izan zuenean.

Ohar labur batean, talde txuri-urdinak jakinarazi du Realeko medikuek lesioa baieztatu dutela. Pellegrino Matarazzoren taldeak garaipena lortu zuen partidaren alde negatiboa izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X