Realak galdu egin du Vila-realen aurka, ahazteko moduko lehen zatia jokatuta (3-1)
Matarazzoren taldeak hiru gol hartu ditu lehen 22 minutuetan. Bigarren zatian hobeto aritu dira, baina Vila-real donostiarrak baino askoz gehiago izan da.
Reala galtzaile atera da La Ceramica futbol zelaitik, Vila-realen aurka ea Sports Ligako 29. jardunaldian jokatutako partidan. Gerard Morenok, Mikautadzek eta Pepek egin dituzte Marcelinoren taldearen golak lehen zatian, eta Sucicek donostiarrena, bigarrenaren hasieran.
Marcelinoren taldeak aurrea hartu du markagailuan 6. minutuan, Gerard Morenok korner batean egindako golari esker. Morenok Realari bere ibilbide osoan egiten dion bederatzigarren gola da. Donostiarrek ez dute jokaldia ondo defendatu eta kornerra ere Remiroren huts baten ondorioz iritsi da.
12. minutuan, donostiarrek penaltia eskatu dute Braisen erdiraketa Vila-realeko jokalari batek eskuarekin aldendu duela adierazita, baina epaileak ez du arauz kanpoko ezer ikusi.
Eta jarraian, etxeko taldeak kontraerasoa egin du eta Mikautadzek 2 eta Oekoa igo du markagailura, Morenok errematean huts egin ostean.
22. minutuan aukera bikoitza izan dute etxekoek, baina Moleirok eta Mikautadzek ez dute baloia ate barruan sartzen asmatu. Jokaldi hori hirugarren golaren atarikoa izan da. Vila-realek kontraeraso berri bat egin du eta gola Pepek sartu du.
Donostiarren aldetik, Solerrek egin du atera lehen jaurtiketa, 28. minutuan, baina Luiz Juniorrek ondo harrapatu du baloia.
43. minutuan, Peperen jaurtiketa sendoak langan jo du, eta ondorengo kontraerasoan Oyarzabalek aukera izan du baina Realeko jokalaria oso nekatuta iritsi da Vila-realen areara eta etxekoen atezainak erantzun ona eman dio bere jaurtiketari.
Bigarren zatian Matarazzok Sucic zelairatu du Gorrotxategiren ordez eta kroaziarrak gola egin du, markagailuan 3 eta 1ekoa jartzeko.
52. minutuan, Igor Zubeldiak zelaia utzi du min-hartuta, eta bere ordez Caleta-Car atera da.
Donostiarrek hobera egin dute bigarren zatian, baina aurkariek ondo kontrolatuta izan dute neurketa.
73. minutuan beste aukera bat izan du Vila-realek. Mikautadze bakar-bakarrik geratu da Remiroren aurrean, baina bere jaurtiketak zutoina jo du.
Azken minutuetan bi taldeek izan dituzte gola sartzeko abaguneak, Realak Vila-realek baino gehiago, baina markagailua ez da mugitu. Hiru puntuak Marcelinoren taldearen etxean geratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Mendez: "Lasaitasuna, konfiantza, eta aurrera begiratzea, emaitza txar batek ez gaitzala lausotu"
Brais Mendez Realeko jokalariaren adierazpenak, Vila-realen aurka 3-1 galdu ondoren, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan.
Rino Matarazzo, ostiralean Realak Vila-realen jokatuko duen partidaz: “Oso garrantzitsua da jokoa hobetzen jarraitzea"
Realak Ceramica futbol zelaian jokatuko du ostiralean, 21:00etan; neurketa hori hizpide, talde txuri-urdinaren entrenatzaileak nabarmendu du norgehiagoka "azterketa ona" dela, eta adierazi du erronka dela Vila-real bezalako talde bat menderatzen saiatzea.
6.752tik aurrerako zenbakia duten Realaren bazkideei egokitu zaie Kopako finalerako sarrera izateko aukera
Honako tarte hauetan zenbakia dutenek lortu dute aukera: 6752-11238 eta 1-3767. Kontuan hartu beharreko zenbakia zozketarako erreferentzia da, ez bazkide-zenbakia.
Realak 612 sarrera gehiago banatuko ditu Kopako finalerako, guztira 15.643
Realaren 22.134 bazkidek asteazken honetan, 13:00etan, egingo den zozketan sarrera bat lortzeko aukera dute.
Realaren 22.134 bazkidek dute aukera Kopako finalerako sarrera bat lortzeko, asteazkeneko zozketan
Gaur, 13:00etan, zozketa egingo da, eta 15.031 sarrera esleituko dituzte, talde txuri-urdinak ohar batean azaldu duenez.
Medikuek baieztatu dute Yangel Herrerak giharretako lesio bat duela, berriro
Erdilari venezuelarrak min hartu zuen ezker hankako soleoan igande honetan, Realak eta Osasunak Anoetan jokatu zuten derbian. Lau minutu besterik ez zeramatzan zelaian min hartu zuenean.
Turrientes: "Partida garrantzitsua zen, eta oso pozik gaude aurrera atera dugulako"
Beñat Turrientes Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 3-1 irabazi ostean.
Sansek sasoian jarraitzen du, Kordoban ere garaipena lortuta (0-2)
Ochieng eta Daniel Diaz (penatiz) izan dira donostiarren golegileak.
Aurkako bi penaltik eta kanporatze batek porrotera kondenatu dute Reala Real Madrilen aurka (0-3)
Realak 0-3 galdu du Real Madrilen aurka Zubietan F Moeve Ligako 22. jardunaldian. Txuri-urdinek ondo eutsi diote aurkariari, partida amaitzeko 20 minutu falta zirenera arte. Paula Fernandez kanporatzeak eta kontrako bi penalti adierazteak gehiegi zigortu gute euskal taldea.