Medikuek baieztatu dute Yangel Herrerak giharretako lesio berri bat duela
Erdilari venezuelarrak min hartu zuen ezker hankako soleoan igande honetan, gipuzkoarrek Osasunaren aurka Anoetan jokatu zuten derbian. Lau minutu besterik ez zeramatzan zelaian min hartu zuenean.
Yangel Herrerak burumakur utzi zuen zelaia joan den igandean. Irudia: Reala
Yangel Herrera Realeko jokalariari astelehen honetan egindako azterketa medikoek baieztatu dutenez, giharretako lesioa du eta bere bilakaeraren araberakoa izango da berriz berdegunetara itzultzeko epea.
Erdilari venezuelarrak min hartu zuen ezker hankako soleoan igande honetan, gipuzkoarrek Osasunaren aurka Anoetan jokatu zuten derbian. Lau minutu besterik ez zeramatzan zelaian min hartu eta zelaia utzi behar izan zuenean.
Ohar labur batean, talde txuri-urdinak jakinarazi du Realeko medikuek lesioa baieztatu dutela. Pellegrino Matarazzoren taldeak garaipena lortu zuen partidaren alde negatiboa izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Turrientes: "Partida garrantzitsua zen, eta oso pozik gaude aurrera atera dugulako"
Beñat Turrientes Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 3-1 irabazi ostean.
Sansek sasoian jarraitzen du, Kordoban ere garaipena lortuta (0-2)
Ochieng eta Daniel Diaz (penatiz) izan dira donostiarren golegileak.
Aurkako bi penaltik eta kanporatze batek porrotera kondenatu dute Reala Real Madrilen aurka (0-3)
Realak 0-3 galdu du Real Madrilen aurka Zubietan F Moeve Ligako 22. jardunaldian. Txuri-urdinek ondo eutsi diote aurkariari, partida amaitzeko 20 minutu falta zirenera arte. Paula Fernandez kanporatzeak eta kontrako bi penalti adierazteak gehiegi zigortu gute euskal taldea.
Matarazzo: "Dena eman beharko dugu irabazteko, baina sentsazio oso onak izan ditugu entrenamenduetan"
Realeko entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Osasunaren aurka jokatuko duten partidaz aritu da. Ligan ondo ibili nahi dutela nabarmendu du, eta biharkoa oso neurketa garrantzitsua dela.
Aperribay: "Sarrerak izendunak dira, eta pertsona bakoitzak bere izena edo beste bat sartu ahal izango du"
Realeko presidenteak Errege Kopako finalerako sarreren zozketarako prozesua nola erabaki den azaldu du.
Zuzenean: Jokin Aperribayren prentsaurrekoa Kopako finaleko sarreren inguruan aritzeko
Realeko presidentea Anoetako prentsa aretoan agertuko da 16:00etatik aurrera, Kopako finaleko sarrerei buruzko azalpenak emateko.
Take Kubo Japoniarekin bidaiatuko da selekzioetako geldialdian, eta apirilean Realarendako prest egonen da
Urtarrilean min hartu zuenetik, Kubok hamar partidetan huts egin du Realarekin. Rino Matarazzoren aurreikuspena epe erabakigarrirako prest egotea da; horrek esan nahi du Koparen finalean, apirilaren 18an, zelairatzeko prest egon ahalko dela.
Pablo Marinek, finalari buruz: "Umetako ametsa bete zait"
Pablo Marin Realeko jokalariak apirilaren 18ko Kopako finalari buruz hitz egin du hedabideen aurrean. Igande honetako Osasunaren aurkako ligako partidaz ere hitz egin du.
Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak
Horrela, sarreran agertzen diren datuek (izen-abizenak eta NANa) apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dute.