Erreginaren Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reala final-laurdenetara pasa da Deportivo garaituta (1-4)

Egigurenen gol batek, Imaderen bik eta Rodriguez Herreroren beste batek garaipena eta final-laurdenetarako txartela eman diete txuri-urdinei.

18:00 - 20:00

Realeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: @RealSociedadFEM

Realak 1-4 irabazi dio Deportivori igande honetan Riazorren jokatu den Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partida. Egigurenen gol batek, Imaderen bik eta Rodriguez Herreroren beste batek garaipena eta final-laurdenetarako txartela eman diete txuri-urdinei.

Donostiako taldeak azkar bideratu du kanporaketa Egigurenek 10. minuturako sartutako golari esker. Lehen zatiko gauzarik nabarmenena izan da, Realak baloiaren eta jokoaren nagusitasunari eutsi baitio, zelaian ondo kokatuta eta aurkariari arrisku handirik sortzen utzi gabe.

Bigarren zatian, jokoa gehiago bizitu da eta beste hiru gol ikusi ahal izan dira. Imadek txuri-urdinen bigarrena sartu du, Ceciliaren pasea ondo baliatuta (0-2).

Hala ere, Deportivok erreakzionatu egin du, eta hiru minutu geroago aldea murriztu du, Paula Gutierrezen gol ikusgarri batekin (1-2).

Hori konpontzeko, gakoa Imade izan da berriz ere, buruz bere bigarren gola sartu baitu markagailuan aldea handitzeko (1-3).

Dena erabakita zegoela, Lucia Rodriguez Herrerok 1-4koa egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X