FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Take Kubo Donostiara iritsi da Realarekin sinatzeko

Japoniarrak astelehen iluntzean hartu zuen lur Hondarribiko aireportuan. Asteartean, osasun-azterketak egingo dizkiote, eta, behin horiek gaindituta, kontratua sinatuko du talde txuri-urdinarekin.
Take Kubo Hondarribiako aireportuan.
Take Kubo Hondarribiako aireportuan. Argazkia: Reala.

Take Kubo japoniarra Donostian dela iragarri zuen Realak astelehen arratsaldean bere sare sozialen bidez jokalariak Hondarribiko aireportuan lur hartu ondoren.

Donostiako taldeak adierazi zuenez, astearte honetan osasun-azterketak egingo dizkiote, eta, behin horiek gaindituta, kontratua sinatuko du donostiarrekin.

Konfirmazio ofizialaren faltan, Kubok 2027ra arteko kontratua sinatuko du. Behin hori eginda, asteazkenean Zubietan egingo den saioan entrenatu ahal izango da, baina txuri-urdinek asteburuan Borussia Monchengladbach Alemaniako taldearen aurka jokatuko duten lagunartekoa goizegi izan daiteke japoniarrak lehen minutuak izn ditzan.

Kubo Real Madrileko jokalaria izan da azken hiru urteotan. Hala ere, Mallorcan (2019-2020, 2021-2022), Vila-realen (2020-2021) eta Getafen (2020-2021) aritu da utzita.

Horrenbestez, Kuborena Realak datorren denboraldiari begira egiten duen hirugarren fitxaketa da, Mohamed Ali Cho frantziarraren eta Brais Mendez Celtako jokalari ohiaren atzetik.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X