Realak eta Getafek Porturen lagapena adostu dute, urtebeterako eta erosketa-aukerarekin
Astearte honetan ofizial egin dutenez, Realak eta Getafek Portu jokalariaren lagapena adostu eta itxi dute, urtebeterako eta erosketa-aukerarekin. Murtziarrak, hala, Donostian izandako hiru urteko ibilbideari amaiera eman dio; guztira, 137 partida jokatu ditu elastiko txuri-urdina jantzita, eta 18 gol sartu. 2019-20 denboraldiko Kopa irabazi zuen, Athleticen aurka, 2021eko apirilaren 3an izandako finalean; final horretan, Portuk parte-hartze erabakigarria izan zuen, kontuan izanik berak behartu zuela Realari garaipena eman zion penaltia.
Cristian Portuguesek, Portuk, gutxiago jokatu du 2021-22 denboraldian, ez aurrekoetan beste minutu, eta, azkenean, beste talde batera joateko apustua egin du; hala, Quique Sanchez Floresek zuzentzen duen taldeko zelai-erdia indartuko du.
Girona taldean eta Donostian emandako urteei erreparatuta, Portuk 211 partida ofizial daramatza, Lehen Mailan, Europa Ligan eta Kopan. Orain arte, 39 gol sartu ditu, ibilbide horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Sansek merezi gabeko porrota jaso du Valladoliden (1-0)
Jon Ansotegiren taldearenak izan dira partidako gol aukerarik onenak, baina ez dute asmatu; eta Valladolidek, berriz, sarera bidali du Aranaren atera partida guztian egin duen erremate bakarra.
Matarazzo: "Sendo amaitu nahi dugu denboraldia"
Pelegrinno Matarazzok adierazi du "oso garrantzitsua" dela denboraldia "ahalik eta hobeto" bukatzea, "hurrengoa ondo hasteko". Horrela, bada, Reala larunbat honetan Rayo garaitzen saiatuko dela ziurtatu du.
Azpeitiak omenaldia egin die Unai Marrerori eta Oier Agirrezabalagari
Azpeitiarrek omenaldia egin diete Unai Marrerori eta Oier Agirrezabalagari, Realeko atezainari eta prestatzaile fisikoari. Herriak bere esker ona agertu die biei eta “herria horrela ikustea oso hunkigarria” izan dela adierazi du atezainak.
Realak Anoetan ospatu du Errege Kopako titulua, Ligan Getaferen aurka jokatu aurretik
EA Sports Ligako 33. jardunaldian, asteazkenean, Realak Getaferen aurka jokatu du, Anoetan; Getafeko futbolariek ohorezko pasilloa egin diete euskal taldeko jokalariei, eta txuri-urdinek zale guztiei eskaini diete Atletico Madrilen aurkako finalean irabazitako Errege Kopa.
Iglesiasek Oyarzabalen aurka egin du partida amaieran: “Ahoa eskuarekin estali du nire emaztearen kontrako hitzak esateko"
"Kapitainak, gero eredu izan nahi duenak, eskua ahoan jarri du nire emaztearen aurkako hitzak esateko. Horiek dira hemen dituzten balioak. Eskua ahoan jarri du koldar hutsa delako", esan du Getaferen atzelariak.
Jon Gorrotxategi: “Lehenengo zatian bota dugu partida”
Realak 0-1 galdu du Getaferen aurka, Errege Kopa irabazi eta ondorengo partida. Partidaren ostean Jon Gorrotxategirekin egon gara eta bere ustez lehen zatian bota dute partida, baina aurkarien jokatzeko erak ez du horri buelta ematen lagundu.
Realak Kopako ajea ordaindu eta Getaferen kontra galdu du Anoetan (0-1)
Talde madrildarra nagusitu da Anoetan, Gorrotxategik bere atean sartutako golari esker. Lehen zatian Brais Mendezek huts egin du penaltian, eta ez du baliatu txuri-urdinak markagailuan aurretik jartzeko aukera.
Elustondoren aurkezpen hunkigarria, Oyarzabalek egina
Mikel Oyarzabalek oso aurkezpen hunkigarria egin dio, Aritz Elustondori Errege Kopako tituluaren ospakizunean.
Oskarssonek “Llevame a Sevilla” kanta abestu du
Oskarssonek Llevame a Sevilla kanta abestu du Errege Kopako ospakizunean.
Realak Kopa altxatu du, “We Are the Champions” abestiarekin
Realak Errege Kopa altxatu du, We Are the Champions abestia entzun bitartean.