Aranburuk erretiroa hartzen duela iragarri du
Mikel Aranburu Realeko kapitainak erretiroa hartzea erabaki du denboraldi amaieran. Aranburuk 14 denboraldi eman ditu Realean, horietatik 11 Lehen Mailan. Aranburuk (33 urte) prentsaurrekoa eman du Zubietan, Realak entrenamendua egin ostean.
Realeko kapitainak azaldu duenez, futbola uzteko "unea heldu da". Gainera, bera galtzeak taldeari kalterik egingo ez diola erantsi du erdilariak. Talde txuri-urdinak erdilari gazte onak dituela argudiatu du beteranoak.
"Azken pausoa ematea" asko kostatu zaiola onartu du Aranburuk. Realean hainbeste urte egin eta gero neke "fisiko eta mentala" pilatu duela adierazi du erdilariak. “Fisikoki ezin dudala sentitu baino lehen” futbola uztea erabaki dut, gaineratu du.
Lesioak eta hastapenak
"Egungo futbola oso zorrotza da, baina bizitzak aurrera darrai eta ez dut horrek nire gorputzean ondoriorik uztea nahi", azaldu du jokalariak. 2005ean belauneko lesio larria izan zuen Aranburuk Santanderren eta hilabete askotxo eman zituen berdegunetik at. Jarraitzaile txuri-urdin askok erdilaria guztiz osatuko ez zela uste zuten.
Zubietan eman zituen aurreneko egunak gogorarazi ditu futbolariak. "13 urte baino ez nituela heldu nintzen Zubietara", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Valentziak Realaren agurra zapuztu du, hamarrekin partida luzapenean iraulita (3-4)
Reala 3-2 irabazten joan da 89. minutuan, eta Valentzia jokalari bat gutxiagoarekin ari zen, baina, hala ere, norgehiagoka irauli du lau minututan bi gol sartuta. Pellegrinno Matarazzoren taldea irudi kaxkarra ematen ari da denboraldi bukaeran, eta Aritz Elustondoren agurra Anoetan ez da espero bezalakoa izan.
Sansek mailari eustea ziurtatu du Mirandesen aurka azken unean berdinduta (2-2)
Dani Diazek 93. minutuan sartutako golak puntu erabakigarria eman dio talde txuri-urdinari Anoetan, Bigarren Mailan jarraitzea matematikoki ziurtatzeko.
Matarazzo, Elustondoren agurrari buruz: “Oso egun berezia izango da, berezia den jokalari batentzat"
Entrenatzaileak aurreratu duenez, litekeena da Elustondok igande honetan, Valentziaren aurka, minutu batzuk jokatzea. Jokalariaren azken partida izango da Anoetan.
Barrenetxeak lesioa du ezkerreko aduktore luzean
Jokalari txuri-urdinak min hartu zuen ostegunean Gironaren aurka jokatutako partidan.
Nerea Eizagirrek kontratua berritu du Realarekin 2028ra arte
Erdilari tolosarak 2028ra arte luzatu du Realarekin zuen lotura, beste urte batez luzatzeko aukerarekin.
Jon Martin: “Bigarren zatian kostata ibili gara, ezin izan ditugu trantsizioak egin”
Jon Martinek sartu du Gironaren aurkako partidako gola, bere bigarrena eta “jarraitzeko asmoz”. Lehenengo zatian ondor aritu diren arren, “bigarrenean kostata” ibili direla azaldu du lasartearrak.
Realak bana egin du jaitsiera postuetan zen Gironaren aurka, Montilivin (1-1)
Txuri-urdinek aurrea hartu dute markagailuan lehen zatian, Jon Martinen golari esker, baina Kataluniako taldeak berdinketa lortu du atsedenaldiaren ostean, Stuaniren bidez. Girona jaitsiera postuetatik atera da gaurko berdinketari esker.
Pellegrino Matarazzo: “Kosta egin zaigu maila ona berriro hartzea, eta eutsi egin behar diogu"
Talde txuri-urdinaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Gironaren aurkako partidaren atarian. Sevillaren aurka gertatutakoarekin ikasi behar dutela azpimarratu du entrenatzaile estatubatuarrak.
Jon Baldari premiazko ebakuntza egin behar izan diote, Kita taldekidearekin izandako kolpearen ondorioz
Esku-ohean atera zuten zelaitik, eta berehala eraman zuten Zaragozako Servet Ospitalera. Bertan, barean ebakuntza egin diote, eta egun batzuk eman beharko ditu ospitalean. Anoetako hegalekoak ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan.
Sansek mailari eustea hurbilago du, Huesca mendean hartu baitu (1-2)
Horrela, zortzi jardunaldiko garaipenik gabeko bolada txarrari amaiera eman diote txuri-urdinek, eta bederatzi puntura utzi dituzte jaitsiera postuak. Bigarren zatian, Ansotegiren taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu da, epaileak Mikel Rodriguez egotzi baitu.