Osasuna
2025/03/09 - 15:18
Noiz jokatuko da larunbat honetan atzeratutako Bartzelona-Osasuna partida?
Egutegiak aukera gutxi ematen ditu, are gehiago Bartzelona Liga, Kopa eta Txapeldunen Liga lehiatzen ari dela kontuan izanda.
2025/03/07 - 17:35
Vicente Moreno: ''Zaila izango da, baina partida jokatu aurretik ez nuke berdinketa ontzat emango''
Osasunak Bartzelona liderraren aurka jokatuko du larunbatean, Montjuicen (21:00). Honatx Vicente Morenoren adierazpenak, partidaren atarikoan. (Jatorrizkoa, gazteleraz)
2025/03/04 - 21:52
Aimar Oroz lesionatu da eta ezin izango du jokatu Osasunak Bartzelonari egingo dion bisitan
Arazuriko jokalariak min hartu zuen, igandean, Valentziaren aurka, Sadarren, ezker hankako bizeps femoralean; gutxienez hamar egun egongo da bajan, eta, beraz, zalantza da Osasuna-Getafe partidarako osatuko ote den.
2025/03/04 - 00:48
Ante Budimir, 58 gol sartuta, Osasunak Lehen Mailan izandako golegilerik onena da
Nafarroako taldeko aurrelari kroaziarrak Valentziaren aurka gola sartu zuen, igandean, penaltiz, eta, horrenbestez, Osasunako marka historikoa gainditu zuen; duela bi aste berdindu zuen Budimirrek Sabino Andoneguik zuen errekorra.
2025/03/03 - 00:58
Bretones: ''Lehen zatian lan ona egin dugu; bigarrenean, guztiz kontrakoa''
Abel Bretones Osasunako jokalariak Valentziaren aurka lortutako berdinketari buruz hitz egin du (3-3) EA Sports Ligako 26. jardunaldian.
2025/03/03 - 00:08
Osasunak eta Valentziak puntuak banatu dituzte Sadarren jokatutako partida eroan (3-3)
Gorritxoek birritan berdindu dute markagailua, eta Budimirrek aurretik jarri ditu bereak hamaika metroetatik. Sadiqek festa zapuztu du azken minutuetan.
2025/03/01 - 16:38
Moreno: ''Valentziari irabaztea garrantzitsua izango da, denboraldiko fase erabakigarrian indartsu sartzeko''
Vicente Morenok adierazi du Osasunak espero baino emaitza kaxkarragoak izan dituela azkenaldian, eta, horrenbestez, oso garrantzitsutzat jo du igandean Valentziari irabaztea, garaipenaren bidera bueltatu eta denboraldiko fase erabakigarriari baikortasunez heltzeko.
2025/02/22 - 00:42
Moreno: ''Zerbait gehiago falta izan zaigu partida irabazteko''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 25. jardunaldian Celtaren aurka izandako porrotaz (1-0) aritu da. Beren nagusitasunari fruitua ateratzeko sendotasuna falta izan zaiela esan du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/02/22 - 00:04
Herreraren geldiketak ez dira nahikoa izan Osasunaren porrota ekiditeko Celtaren aurka (1-0)
Herrera izan da gorritxoen artean onena, funtsezko geldiketak egin baititu, baina horrek ere ezin izan du Nafarroako taldearen porrota saihestu, Aspasek sartutako penalti bat nahikoa izan baita partida irabazteko.
2025/02/20 - 15:01
Moreno: ''Celta indartsua da bere etxean, garaipena lortzeko motibazioa daukagu''
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak talde gorritxoak Celtaren aurka ostiralean, otsailaren 21ean, Balaidosen jokatuko duen EA Sports Ligako partidari buruz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/02/15 - 21:56
Aimar Oroz: ''Egia da garaipena lortzea kostatzen ari zaigula, baina gaurko puntuarekin pozik nago''
Aimar Oroz pozik agertu da Osasunak Real Madril ahaltsuaren aurka Sadarren 1-1 egin eta gero.
2025/02/15 - 19:24
Osasunak aurre egin dio Real Madrili, eta berdinketa lortu du Sadarren (1-1)
Mbappek aurretik jarri du Madrilgo taldea lehen zatian, baina Budimirrek penaltiz jarri du berdinketa markagailuan, eta gorritxoek puntu bat lortu dute horrela.
2025/02/14 - 15:36
Vicente Moreno: ''Osasuna osatzen dugun guztiok familia gisa egin behar diogu aurre Real Madrili''
Vicente Morenoren arabera, Osasunak Real Madrilen aurka larunbatean Sadarren jokatuko duen partida "berezia" izango da zale gorritxoentzat. Neurketa "zaila" izango dela iritzi dio, baina, edonola ere, disfrutatzen saiatuko direla erantsi du.
2025/02/11 - 00:44
Vicente Moreno: ''Banakoak nolabaiteko poza ematen dizu, baina hiru puntuen bila gentozen''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Osasunak bana egin du Mallorcaren aurkako partidan, Boyomok luzapenean egindako golari esker. Etxekoen gola Muniqik egin du, penaltiz.
2025/02/11 - 00:44
Enzo Boyomok luzapenean sartutako golak merezitako puntua eman dio Osasunari Mallorcan (1-1)
Vicente Morenoren taldeak Muniqik 79. minutuan penaltiz sartutako penaltia berdintzea lortu du.
2025/02/06 - 23:43
Jon Moncayola: ''Realaren goletan, gehiago egin ahalko genuen''
Osasunako kapitainak, talde gorritxoak Errege Kopatik kanpo geldituta, deitoratu du txapelketan ezin izatea aurrera egin; dena den, nabarmendu egin du "ahalegin handia" egin dutela, kontuan izanik Realak bi goleko aldea zuela, eta Osasuna hamar jokalarirekin zebilela.
2025/02/06 - 16:33
Luis Sabalza: ''Ilusioz etorri gara, igandeko garaipenak animoa eman digu, baina oso zaila da''
Osasunaren presidenteak, talde gorritxoak gauean Realaren aurka jokatuko duen Kopako derbiaren atarikoan, EITBri azaldu dio nola ikusten duen partida; halaber, Vicente Moreno egiten ari den lana izan du hizpide.
2025/02/05 - 16:02
Moreno: ''Ilusionatuta gaude, partida zaila daukagu Realaren aurka, baina ahal bezain ondo egingo dugu''
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde gorritxoak Realaren aurka ostegunean, otsailaren 6an, Anoetan jokatuko duen Errege Kopako final-laurdenetako partidari buruz. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/02/02 - 22:05
Ante Budimir: ''Partida ia perfektua egin dugu''
Osasuna 2-1 gailendu zaio Realari Sadarren jokatutako derbian. Budimir (2) eta Oskarsson izan dira golegileak.
2025/02/01 - 16:34
Moreno: ''Asko eskatuko digun aurkaria dugu aurrean''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 22. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten derbiaz aritu da. Reala aurkari "gogorra" dela esan du, gauzak zail jarriko dizkiola baina etxean jokatzea alde dutela. (adierazpenak gaztelaniaz)