Rayok Osasunaren euforia eten du (2-1)
Rayo Vallecanok garaipena lortu du zortzi partida eta gero, eta bide batez, Osasunak, Errege Kopako finalerako sailkatu ostean, zeraman bolada ona eta zituen poztasuna eten ditu.
Madrilgo taldeak aurreko denboraldiko mamuak uxatu ditu; izan ere, orduko hartan hamahiru jardunaldi eman zituen neurketarik irabazi ezinda, eta aurten, ostera, zortzi partidatan utzi du bolada txar hori. Iraolaren taldeak ez zekien zer zen garaipena lortzea otsailaren 6tik, Almeria garaitu zutenetik, alegia.
Partida gaua zegoen bezala hasi da, hau da, giro hotzarekin, eta bi taldeen arteko berdintasun horrek futbol eskaseko lehen zatia eskaini die zaleei. Bi taldeak oso ondo kokatuta zeuden zelaian, baina erasoari larregi begiratu gabe. Horren adierazle izan da lehen arrisku aukerak bi atzelarik areaz kanpotik egindako jaurtiketak izatea: lehendabizikoa 9. minutuan, Fran Garcia etxekoen hegalekoak ezkerretik egindako barneraldi batean, Aitor Fernandezek desbideratu duena. Ondoren, Osasunaren txanda heldu da, 25. minutuan, Nacho Vidalen jaurtiketa batean. Dena den, haren ahaleginari ere erantzun ona eman dio Dimitrievski atezainak.
Neurketa erabat aldatu da 39. minutuan, Rayok eskuinetik jokaldi on bat eratu duenean. Baloiak area barruan zegoen Oscar Trejoren oinetan bukatu du, Pablo Ibañezi aurrea hartuta, eta Aridanek, arriskua urruntzeko ahaleginean, baloia bere atean sartu du.
Hiru minutu geroago, Aridanek eta Nacho Vidalek behar bezala aldentzen asmatu ez duten baloi batean, Isi Palazonek, ezker boleaz, Aitor Fernandezen atea zulatu du bigarren aldiz.
Rayoren bi kolpe horiek jota utzi dute Osasuna, eta denbora dezente behar izan du erreakzionatzeko, bigarren zatiaren erdialdera arte. Ruben Peñaren eta Moi Gomezen zelairatzearekin batera, nafarrek erasoko jokoa hobetu dute, eta azken horrek erdietsi du markagailuko aldea murriztu duen gola gorritxoentzat, areaz kanpotik egindako jaurtiketa bikain batekin, Dimitrievskiren ateko eskuineko eskuadratik sartu dena.
Emaitza horrekin zalantzak sortu zaizkio Rayori, eta Osasunak, ordea, gora egin du, Abderen eta Ante Budimir bosniarraren ekarpenen bidez. Hala ere, Madrilgo taldea izan da berriro gola egitetik gertuen egon dena, Pathé Cissek buruz egindako errematearekin (86. minutua), baina Aitor Fernandezek nola edo hala urruntzeko gai izan da hanka batekin.
Epailearen azken txistuarekin batera pozak eztanda egin du Vallecas estadioko harmailetan, non zale etxeko zaleek euren taldeak eskuratutako berrogei puntuak eta salbazio birtuala ospatu dituzten txapelketa amaitzeko bederatzi jardunaldiren faltan.
Fitxa teknikoa:
2 - Rayo Vallecano: Dimitrievski; Balliu, Mumim, Catena, Fran García; Valentín, Comesaña (Salvi, 75. min); Isi Palazón, Trejo (Pathé Ciss, 70. min), Álvaro García (Chavarría, 75. min); eta Camello (Falcao, 83. min).
1 - Osasuna: Aitor; Nacho Vidal (Rubén Peña, 57. min), David García, Aridane, Manu Sánchez; Moncayola, Pablo Ibáñez (Moi Gómez, 57. min), Aimar; Kike Barja (Juan Cruz, 83. min), Kike García eta Abde (Budimir, 75. min).
Golak: 1-0: Aridane, 39. min, bere atean; 2-0: Isi Palazón, 42. min; 2-1: Moi Gómez, 65. min.
Epailea: José Luis Munuera Montero. Txartel horiak: Álvaro García eta Catena (Rayo Vallecano); Kike García eta Moi Gómez (Osasuna).
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.