Levantera doa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Clercek ez du Osasunan jarraituko, kontratua berritzeko eskaintza baztertu ostean

Hiru denboraldi talde gorritxoan eman eta 97 partida ofizial jokatu ondoren, Levanten jokatuko du datorren denboralditik aurrera.
Carlos Clerc. Argazkia: @CAOsasuna
Carlos Clerc. Argazkia: @CAOsasuna

Carlos Clerc jokalariak ez du Osasunan jarraituko. Hegaleko defentsa kataluniarrak, baztertu egin du Osasunak kontratua berritzeko egin dion eskaintza. Ondorioz, libre geratuko da ekainaren 30etik aurrera. Hala jakinarazi du klubak, webgune ofizialean.

Talde gorritxoan denboraldi honetan minutu gehien jokatu dituen futbolaria izan da. Oso jokalari garrantzitsua izan da Jagoba Arrasate entrenatzailearentzat. Oraindik ofiziala ez den arren, Carlos Clercek Levanten jokatuko du datorren denboralditik aurrera.

Hiru denboraldi talde gorritxoan eman eta 97 partida ofizial jokatu ditu. Datorren larunbatean Osasunak Oviedoren aurka jokatuko duen neurketan izango du zale gorritxoei agur esateko aukera Carlos Clercek.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X