Osasuna playoff postuetan sartu da Cadizi irabazita
Osasunak 2-1 irabazi dio Cadizi Bigarren Mailako 20. jardunaldiko norgehiagoka, eta talde gorritxoa playoff postuetan sartu da. Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea 5. da sailkapenean, 35 punturekin.
Bizi hasi da Sadarreko partida. Bi taldeek sasoi onean amaitu zuten 2018. urtea eta berria era berdinean hasi nahi izan dute. Cadiz aurreratu da, Alex Fernandezek 19. minutuan sartutako golari esker (0-1). Osasunak, ordea, azkar erantzun du, eta neurketa berdindu du Ruben Garciak 25. minutuan sartu duen golarekin (1-1). Lehia berdinduta, gora joan da Osasuna, eta talde gorritxoak bigarren gola sartu du, Roberto Torresen bitartez (2-1), 35. minutuan.
Bigarren zatia oso parekatua izan da. Bi taldeei kosta egin zaie abagune argiak sortzea, eta areaz kanpotik egindako jaurtiketen bitartez saiatu dira gehien bat. Hori bai, talde gorritxoak abagune paregabea izan du 70. minutuan, baina Ruben Garciaren jokaldi on baten ostean, Juan Villarrek kanpora bidali du jaurtiketa, ate aurrean. Beste gol aukera argi bat izan du Osasunak 84. minutuan; Nacho Vidal bakarrik geratu da Cifuentes atezainaren aurrean, eta bere jaurtiketa kanpora joan da, atezainak ukituta. Azken txanpan, Osasunak arazo gehiegirik gabe eutsi dio emaitzari eta garaipena lortu du (2-1).
Fitxa teknikoa:
2 - Osasuna: Rubén Martínez; Lillo, David García, Unai García, Oier; Roberto Torres, Íñigo Pérez, Fran Mérida, Kike Barja (Nacho Vidal, m.69); Rubén García (Xisco, m.90), Juan Villar (Brandon, m. 79).
1 - Cadiz: Cifuentes; Oliván (Aketxe, m.46), Mauro, Kecojevic, Correa; Garrido, José Mari (Salvi Sánchez, m.56); Manu Vallejo, Álex, Izquierdo y Lekic (Dani Romera, m. 73).
Golak: 0-1, 19. min: Alex. 1-1, 26. min: Ruben Garcia. 2-1, 34. mn. Roberto Torres.
Epailea: Alvaro Moreno Aragon. Txartel horiak atera dizkie Osasunako Kike Barjari eta Cadizeko Garridori eta Rober Correari.
Zure interesekoa izan daiteke
Luis Miguel Ramis: “Getaferen proposamena oso argia da eta oso ondo islatzen dute"
Luis Miguel Ramis entrenatzaileak badaki talde indartsua izango dutela aurrean, ideiak oso argi dituena, baina Osasuna etxean Getaferen aurka lehen garaipena lortzeko prest dago, horren ustez.
Ramis: “Oso garrantzitsua zen etxetik kanpo indartsu lehiatu gaitezkeenaren sentsazioa izatea”
Osasunak markagailua irauli du Celtaren aurka, denboraldiko lehen garaipena lortuz (1-2). Luis Miguel Ramisek azpimarratu du garaipen hori merezi zutela, bat gehiagorekin egoteak abantaila eman dien arren. (Bideoa gazteleraz)
Osasunak markagailua irauli eta garaipena eskuratu du Balaidosen
Aspasek aurretik jarri ditu etxekoak, baina Marcos Alonsoren kanporaketak partida aldatu du eta Barjak eta Budimirrek markagailua irauli dute.
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina ez du asmatu eta, nagusi izan arren, ez du garaipenik lortu.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.