Osasunari garaipenak ihes egin dio Rayo Majadahondaren aurka
Osasunak bana (1-1) berdindu du Rayo Majadahondaren aurka Wanda Metropolitano estadioan jokatu duen neurketa eta puntu bakarrarekin bueltatuko da Iruñeara.
Talde gorritxoa izan da baloiaren jabe partidako lehen ordu erdian, baina talde gorritxoari kosta egin zaio abagune argiak sortzea. Ruben Garciaren jaurtiketa kanpora joan da 8. minutuan eta Raul Torresek ere kanpora jaurti du, 23. minutuan. Hiru minutu geroago Raul Torres gola sartzetik gertu egon da, baina boleaz egin duen errematea atepetik atera du Rayo Majadahondako Oscar jokalariak. Atsedenaldira iritsi aurreko azken 15 minutuetan etxeko taldea egin da baloiaren jabe, baina abagune bakarra izan du; kanpora joan den Aitor Garciaren jaurtiketa bat.
Bigarren zatiaren hasieran abagune argia izan du Rayo Majadahondak, baina Fede Varelak buruz egin duen errematea gutxigatik kanpora joan da. Osasunaren erantzuna 60. minutuan iritsi da, eta bigarren zatian izan duen lehen aukeran Juan Villarrek 0-1ekoa sartu du talde gorritxoarentzat.
Gola sartu eta lasterrean, 64. minutuan, Brandonek gertu izan du gola, baina Osasunako jokalariak ez du aurkariaren ate aurrean asmatu. Rayo Majadahondari asko kostatu zaio abagune argiak sortzea, baina 77. minutuan, Ruibalek gol ikusgarria sartu eta partida berdindu du (1-1).
Neurketako azken txanpan abagune bana izan du talde bakoitzak. Rayo Majadahonda gola sartzetik gertu egon da 84. minutuan, Verzaren jaurtiketa, ordea, gutxigatik kanpora joan da. Osasunak azken minutuan izan du garaipena lortzeko aukera, baina Unai Garciaren errematea kanpora joan da, langa jo ostean.
Fitxa teknikoa:
1 - Rayo Majadahonda: Basilio; Carcelen (Enzo, 83. min), Rafa, Verdes, Morillas, Varela; Oscar, Fede Varela (Schiappacasse, 64. min), Luso (Verza, 60. min); Aitor Garcia eta Ruibal.
1 - Osasuna: Ruben; Nacho Vidal, Unai Garcia, Aridane, Clerc; Ruben Garcia, Oier, Fran Merida (Luis Perea, 84. min), Torres; Juan Villar (Kike Barja, 69. min) eta Brandon (Xisco, 89. min)
Golak: 0-1, 59. min: Juan Villar. 1-1, 77. min: Ruibal
Epailea: Milla Alvendiz. Txartel horiak atera dizkie Clerc (10. min), Luso (23. min), Rafa (39. min), Fran Merida (42. min), Oier (47. min), Unai Garcia (55. min), Nacho Vidal (82. min) jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Luis Miguel Ramis: “Getaferen proposamena oso argia da eta oso ondo islatzen dute"
Luis Miguel Ramis entrenatzaileak badaki talde indartsua izango dutela aurrean, ideiak oso argi dituena, baina Osasuna etxean Getaferen aurka lehen garaipena lortzeko prest dago, horren ustez.
Ramis: “Oso garrantzitsua zen etxetik kanpo indartsu lehiatu gaitezkeenaren sentsazioa izatea”
Osasunak markagailua irauli du Celtaren aurka, denboraldiko lehen garaipena lortuz (1-2). Luis Miguel Ramisek azpimarratu du garaipen hori merezi zutela, bat gehiagorekin egoteak abantaila eman dien arren. (Bideoa gazteleraz)
Osasunak markagailua irauli eta garaipena eskuratu du Balaidosen
Aspasek aurretik jarri ditu etxekoak, baina Marcos Alonsoren kanporaketak partida aldatu du eta Barjak eta Budimirrek markagailua irauli dute.
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina ez du asmatu eta, nagusi izan arren, ez du garaipenik lortu.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.