Osasuna, playoff postuetatik urrunago Alcorconen aurka berdindu ostean
Osasunak golik gabe (0-0) berdindu du Alcorconen aurka Bigarren Mailako 36. jardunaldiko partida. Gorritxoek beste atzerapauso bat eman dute igoerako playoffetan sartzeko borrokan.
Madrileko taldea erasokor zelairatu da, eta abagune argirik sortu ez duen arren, arrisku-sentsazioa eraman du Osasunaren ate ingurura. Gorritxoek eutsi egin dute lehen minutuetan, baina ez dira abaguneak sortzeko gai izan. Lehen zatian bi taldeetako batek ere ez ditu gola sartzeko aukera oso argiak izan. Alcorconek izan ditu abagune argienak; Bruno Gamaren jaurtiketa oso gutxigatik kanpora joan da zutoina urratuta eta 35. minutuan, Nonok gehiegi baloia loratu du Sergio Herrera atzezainaren aurrean.
Osasunak izan du bigarren zatiko lehen abagunea, baina Roberto Torresen erdiraketak ez du aurkitu errematatzailerik. Ondoren, Alcorconek erantzun du aukera oso on batekin, baina Sergio Herrera atezainak eragotzi du gola, gelditu on bat eginda. Neurketa parekatua izan da hasieratik amaieraraino, baina 64. minutuan Osasunak izan du gola sartzeko aukera bikaina; Quiquek, ordea, ez du asmatu atezainaren aurrean egin duen errematean. Azken minutuetan bi taldeak saiatu dira garaipenaren gola sartzen, baina bietako batek ere ez du gola egiteko aukera argirik izan eta lehia berdinduta amaitu da (0-0).
Fitxa teknikoa:
0 - Alcorcon: Casto; Laure, David Fernandez, Esteban Burgos, Bellvis; Bruno Gama, Toribio, Dorca, Mateo Garcia (Sangalli, m.76); Nono eta Jonathan Pereira (Asdrubal, m.80).
0 - Osasuna: Sergio Herrera; Unai Garcia, Aridane, Oier; Lillo, Arzura (Lucas Torro, m.72), Fran Mérida, Roberto Torres (De las Cuevas, m.76), Kike Barja (Rober Ibañez, m.54); David Rodriguez eta Quique Gonzalez.
Epailea: Ais Reig.
Zure interesekoa izan daiteke
Luis Miguel Ramis: “Getaferen proposamena oso argia da eta oso ondo islatzen dute"
Luis Miguel Ramis entrenatzaileak badaki talde indartsua izango dutela aurrean, ideiak oso argi dituena, baina Osasuna etxean Getaferen aurka lehen garaipena lortzeko prest dago, horren ustez.
Ramis: “Oso garrantzitsua zen etxetik kanpo indartsu lehiatu gaitezkeenaren sentsazioa izatea”
Osasunak markagailua irauli du Celtaren aurka, denboraldiko lehen garaipena lortuz (1-2). Luis Miguel Ramisek azpimarratu du garaipen hori merezi zutela, bat gehiagorekin egoteak abantaila eman dien arren. (Bideoa gazteleraz)
Osasunak markagailua irauli eta garaipena eskuratu du Balaidosen
Aspasek aurretik jarri ditu etxekoak, baina Marcos Alonsoren kanporaketak partida aldatu du eta Barjak eta Budimirrek markagailua irauli dute.
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina ez du asmatu eta, nagusi izan arren, ez du garaipenik lortu.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.