Eibar
2025/11/01 - 21:50
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du Ipuruan, Deportivoren kontura (1-0)
Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Ipuruan, Deportivo aurkari zuzenaren aurka. Sara Martinek sartu du armaginen gola. Gaurkoa denboraldi honetan etxean lortu duten lehen garaipena da.
2025/10/30 - 13:02
Eibarrek garaipena lortu du Naxararen aurka eta Kopan aurrera egin du (2-4)
Talde armaginak Naxara gainditu du Haron jokatu den Erregearen Kopako norgehiagokan.
2025/10/30 - 12:38
Naxara-Eibar partidaren laburpena eta golak
Eibarrek Errege Kopako lehen kanporaketan lortu du sailkapena, Luis de la Fuente Haroko futbol-zelaian, Naxarari 2-4 irabazita.
2025/10/25 - 20:53
Eibarrek eta Leganesek hutsean berdindu dute Ipuruan (0-0)
Armaginek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina bisitarien atezaina oso ziur aritu da atepean.
2025/10/20 - 12:28
Eibarrek 3-1 galdu du Las Palmasen aurka, eta etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du
Armaginak ondo ekin zioten neurketari, baina Beñat San Joseren taldeak ezin izan zuen punturik ekarri etxera.
2025/10/15 - 17:57
Ane Etxezarreta, Eibar-Reala derbiaz: ''Nahi eta behar duguna da gure jokoa egin''
Igandean, Ipuruan, Moeve F Ligan, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago. Neurketa EITBn izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n, 12:00etatik aurrera. Ane Etxezarreta Eibarko jokalari eta Realeko futbolari ohiak derbia izan du hizpide.
2025/10/14 - 21:34
Sergio Cubero Eibarreko jokalariari alta eman diote
Eibarreko jokalariaren egoera hobetzen ari da, aurreko igandean Castello taldearen aurkako partiduan jasan zuen garun-kraneal traumatismoaren ostean, Gipuzkoako taldeak jakinarazi duenez.
2025/10/12 - 21:43
Eibarrek eta Castellok hutsean amaitu dute Ipuruan (0-0)
Bi taldeek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina Magunagoitiaren geldiketa bikainek eta aurrelarien punteria faltak ezinezko bihurtu dute gola egitea.
2025/10/12 - 16:55
Eibarrek azken minutuetan irabazi du Teneriferen aurkako partida (0-1)
Denboraldiko partidarik biribilena egin dute armaginek Kanaria aldean, eta Carmen Alvarezek 86. minutuan egindako golari esker eskuratu dituzte hiru puntuak.
2025/10/04 - 23:01
Eibarrek galdu egin du Bartzelonaren aurka (0-4)
Eibarrek ezin izan dio aurre egin Bartzelona liderrari eta 0-4 galdu du F Moeve Ligako 6. jardunaldian.
2025/10/04 - 11:35
Eibarrek porrota jaso du Ceutaren aurka, 15. minututik 10ekin jokatu ostean (1-0)
Buta lehen ordu laurdenean kanporatu izanak erabat baldintzatu du etxeko taldeak irabazi duen norgehiagoka. Younessek lehen zatiko luzapenean sartutako golak eman dio garaipena Ceutari.
2025/10/01 - 16:24
Altonaga, Bartzelonaren aurkako partidaz: ''Oso zaila da, baina 3 puntuak dauden bitartean, ez dago galduta''
Eibarrek Bartzelonaren kontra jokatuko du asteburuan, Ipuruan, F Moeve Ligaren bosgarren jardunaldian. Erronka nola ikusten duen azaldu du Arene Altonaga kapitainak.
2025/09/28 - 20:39
Clementek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (0-1)
Eibarrek 0-1 irabazi dio Levanteri F Moeve Ligako 5. jardunaldian. Clementek sartu du partidako gol bakarra lehen zatian, armaginei denboraldiko lehen garaipena emateko.
2025/09/27 - 23:35
Aresek Deportivoren garaipena eragotzi du Ipuruan (1-1)
Armaginek azken minutura arte borrokatu behar izan dute puntu eder bat urratzeko.
2025/09/20 - 16:57
Eibarrek ezin izan du Granadarekin (3-1)
Eibarrek 3-1 galdu du Granadan F Moeve Ligako 4. jardunaldian. Cardozok bere atean sartutako golari esker aurreratu den arren, Granadak partida irauli du bigarren zatian.
2025/09/14 - 22:33
Eibarrek denboraldiko lehen puntua eskuratu du (0-0)
Eibarrek golik gabeko berdinketa lortu du Levante Badalonaren aurka Ipuruan jokatu duen F Moeve Ligako hirugarren jardunaldiko partidan.
2025/09/13 - 20:33
Eibar galtzaile atera da Gaizka Garitanoren Cadizen aurkako neurketatik (1-0)
Susok 61. minutuan egindako golak hiru puntuak eman dizkio Andaluziako taldeari. Armaginek berdinketa lortzeko aukera oso argia izan dute azken minutuetan.
2025/09/10 - 17:11
Eunate Astralaga, Eibar: ''Bi partidetan aurpegia eman dugu, emaitzak iritsiko dira''
Eunate Astralaga Eibarko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du, taldearen liga hasiera analizatzeko, eta Levante-Badalonaren aurkako neurketa baloratzeko. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/09/09 - 00:45
Eibarrek hiru puntuak bildu ditu Andorra garaituta, norgehiagoka landu batean (2-0)
Talde armaginak bigarren zatian egin ditu bi golak. Aurrea hartu du Cuberoren golari esker, eta Javi Martinezek egin du bigarrena.
2025/09/06 - 22:55
Eibarrek azken minutuetan galdu du Madrid CFF taldearen aurkako partida (1-0)
Armaginek penaltiz galdu dute, epaileak 80. minutuan VARa baliatu ostean adierazitako zigorraren ondorioz. Etxekoen gol bakarra Monika Hickmannek egin du.