Eibar
2023/08/10 - 17:01
Eibarrek Vencedor eta De la Fuente aurkeztu ditu
Eibarrek, Unai Vencedor eta Konrad de la Fuente aurkeztu ditu. Biak ere utzita arituko dira talde armaginean. Jokalari biak pozik agertu dira Joseba Etxeberriaren taldean jokatzeko aukera izango dutelako.
2023/08/08 - 22:33
Konrad de la Fuente, Eibar taldeko jokalari berria
22 urteko jokalaria Marseillako Olympique taldeak utzita dator.
2023/08/07 - 20:00
Eibarrek Cristian Gutierrez fitxatu du, 2027ra arte
Jokalaria Malaga taldetik dator eta asteartean hasiko da bere taldekide berriekin batera entrenatzen.
2023/07/26 - 22:57
Amorebietak Eibar menderatu du Urritxeko derbian (2-1)
Amorebietak eta Eibarrek lagunarteko derbia jokatu dute Urritxen eta bizkaitarrek irabazi dute. Kwasik eta Carbonellek sartu dituzte etxekoen golak, eta Troncho izan da golegilea Eibarren aldetik.
2023/07/22 - 17:17
Eibarrek 1-0 irabazi dio Real Unioni denboraldiaurreko lehen partidan
Larunbat honetan, Eibarrek denboraldiaurrean estreinatu da Real Unionen aurka, Zarautzen. Partidako gol bakarra Ramanik egin du 17.minutuan.
2023/07/14 - 21:44
Sorianok Eibarren jokatuko du, Deportivok utzita
Mario Soriano talde armagineko jokalaria izango da 2023-2024 denboraldian. 21 urteko futbolaria Deportivok utzita heldu da Eibarrera.
2023/07/11 - 17:42
Eibarrek Elba Verges fitxatu du datozen bi denboraldietarako
Hala, erdiko atzelari lanetan aritzen den jokalaria Eibarrera bueltatuko da; izan ere, 2021-2022 denboraldian ere armaginekin aritu zen.
2023/07/07 - 21:29
Aketxek kontratua berritu du Eibarrekin beste denboraldi batez
Ager Aketxek talde armaginean jarraituko du datorren denboraldian, kontratua beste urtebetez luzatu ostean.
2023/07/07 - 13:28
Bernadette, Eibarren hirugarren fitxaketa 2023-2024 denboraldirako
Amani Kakounan Bernadette erdilari afrikarrak bi urterako kontratua sinatu du talde armaginarekin. 26 urteko jokalaria DUX Logroño taldetik iritsi da Eibarrera.
2023/07/06 - 13:42
Eibarrek Annelie Leitner eskuin alboko defentsa fitxatu du, 2025era arte
Federazioaren Lehen Mailako DUX Logroño taldetik iritsi da Eibarrera. Klub armaginak nabarmendu duenez, atzelariak gaitasun handia du erasora jotzeko, eta oso indartsua da; gainera, ezker hegalean ere zelairatzeko modukoa da.
2023/07/05 - 14:37
Eibarrek Nati Cano aurrelaria fitxatu du, 2026ra arte
Jokalaria, 19 urtekoa bera, Atletico Baleares taldetik iritsi da Eibarrera; 2022-23 denboraldian, RFEFeko Bigarren Mailan, hamabi gol egin ditu. Erdiko aurrelari ibiltzen da, baina erasoko beste postu batzuetan ere jokatu ahal du.
2023/07/04 - 17:56
Joseba Etxeberria: ''Eibar nire lehen aukera zen, eta gogotsu nago''
Armaginen entrenatzaile berriak Eibar talde sendoa dela azpimarratu du eta denboraldi on bat egiteko baliabideak dituela gaineratu du.
2023/07/03 - 18:32
Eibarrek 2023-24 denboraldirako kamiseta berriak aurkeztu ditu
Hummel etxeak diseinatutako kamisetak dira eta tradizioa eta modernotasuna uztartzen dituzte.
2023/06/28 - 16:55
Amorebieta-Levante eta Racing Santander-Eibar, Bigarren Mailako lehen jardunaldian
Bi euskal taldeen arteko derbiak txapelketako 10. eta 38. jardunaldietan jokatuko dira.
2023/06/26 - 22:05
Fran Garagarza izango da Espanyol taldeko kirol zuzendaria
Eibarreko kirol zuzendari ohia Julen Lopeteguiren kirol aholkulari lanetan aritu da azken aldian Wolverhampton Wanderer talde ingelesean, bertako lana utzi duen arte.
2023/06/21 - 20:02
Eibarrek ez du kontseilari delegaturik izango, gastuak murrizteko
Jon Ander Ulazia 2019ko urtarrilaren 1etik zen klubeko kontseilari delegatua, baina kontseilaria izango da aurrerantzean.
2023/06/15 - 19:04
Ulazia: ''Etxeberriak hazteko gosea dauka eta taldeari ongi etorriko zaio haize aldaketa bat izatea''
Jon Ander Ulazia Eibarreko kontseilari ordezkaria Joseba Etxeberria entrenatzaile berriaren inguruan mintzatu da. Alde biek proiektu berri baten unea zela erabakita, Gaizka Garitanoren lekukoa hartuko du Etxeberriak.
2023/06/14 - 23:06
Joseba Etxeberriak zuzenduko du Eibar taldea datorren denboraldian
Elgoibarko entrenatzaileak denboraldi baterako kontratua sinatu du klub armaginarekin. Azken bi sasoietan Mirandes zuzendu du, eta karguan ordezkatuko du Gaizka Garitano.
2023/06/13 - 23:32
Cesar Palacios: ''Joseba Etxeberria entrenatzaile ona da''
Eibar taldeko kirol zuzendariak prentsaurrekoa eman du denboraldiaren balorazioa egiteko. Ez du Joseba Etxeberriaren inguruan ezer konfirmatu, baina entrenatzailearen izena datozen egunetan iragarriko dutela esan du.
2023/06/12 - 18:00
Joseba Etxeberria izan liteke Eibarreko entrenatzaile berria
EITBk jakin ahal izan duenez, Eibarrek entrenatzaile elgoibartarra hautatu du Gaizka Garitano ordezkatzeko; izan ere, azken horrek ez du klubean jarraituko. Cesar Palacios kirol zuzendariak asteartean egingo du denboraldiaren gaineko balorazioa.