Eibar
2024/06/18 - 21:22
Eibarrek iragarri du 10 jokalarik ez dutela hurrengo denboraldian jarraituko
Kontratua amaitzen duten armaginek ekainaren 30ean utziko dute kluba.
2024/06/17 - 18:40
Jujubak, Honokak, Zairak, Puyik eta Nokok ez dute Eibarren jarraituko
Honokak sei denboraldi eman ditu talde armaginean, Puyi 2019an iritsi zen klubera, Jujuba 202an eta 2022an bueltatu zen taldera, Noko ere 2020an fitxatu zuen Eibarrek, eta Zaira 2022-23 denboraldian heldu zen.
2024/06/15 - 16:59
Eibarrek galdu egin du Granadaren aurka, Ipuruan (0-2)
Eibarrek 0-2 galdu du Granadaren aurka larunbat honetan Ipuruan jokatu duen partida, eta 10. tokian amaitu du denboraldia. F Ligako azken jardunaldian, armaginek ez zuten ezer jokoan. Andaluziako taldeak, berriz, garaipena behar zuen mailari eusteko, eta lortu egin du bere helburua.
2024/06/13 - 13:22
Eibarrek galdu egin du Oviedoren aurka, 0-2, eta igoerako play-offetik kanpo gelditu da
Alemaok, 59. minutuan, eta Sebas Moyanok, 79.ean, bigarren zatian, Asturiaseko taldearen bi golak egin dituzte. Joseba Etxeberriak zuzendutako gizonek ahalegin handia egin dute, baina ezin izan dute golik sartu, eta Hypermotion Ligan lehiatuko dira 2024-25 denboraldian.
2024/06/13 - 02:26
Joseba Etxeberria: ''Kolpe oso gogorra da. 0-1eko gol horrek min handia eman digu''
Eibarreko entrenatzaileak, Ipuruako partida amaituta eta talde armagina igoerako play-offetik kanpo geldituta, onartu du bere jokalariek kolpe latza jaso dutela, Oviedoren aurka.
2024/06/12 - 18:56
Eibarreko zaleak, ilusio handiz eta baikor, Real Oviedoren aurkako partidari begira
Hiria goizetik dago jantzita Eibarrekin koloreez, eta talde armaginaren zaleak irrikan daude, arratsalde-gauean Ipuruara joan eta jokalariak animatzeko, EA Sports Ligarako igoerako play-offeko aurreneko kanporaketako itzuliko neurketan.
2024/06/11 - 00:35
Arene Altonagak kontratua berritu du Eibarrekin beste denboraldi batez, 2025 arte
Armaginen kapitainak 100 partida baino gehiago jokatu ditu taldean eta 2025eko ekainera arte luzatu du bere kontratua.
2024/06/10 - 21:46
Joseba Etxeberria: ''Nahiz eta berdinketarekin finalera joan, gure asmoa garaipena lortzea da''
Eibarrek igoera play-offeko kanporaketako itzuleko partida jokatuko du Ipuruan asteazkenean, 21:00etatik aurrera, Oviedorn aurka. Joanekoan hutsean amaitu zuten.
2024/06/09 - 20:14
Eider Aranak 8 segundoan sartu du F Ligako historiako golik azkarrena
Eider Arana Eibar taldeko jokalariak F Ligako golik goiztiarrena sartu du, armaginek Costa Adejeren aurka bana berdindu duten partidan. Atzelariak 8 segundo besterik ez du behar izan gola egiteko.
2024/06/09 - 17:00
Eibarrek berdindu egin du Costa Adejeren aurka (1-1)
Eibarrek 1-1 amaitu du Costa Adejeren aurkako partida, Tenerifen. Jaitsiera postuak oso atzean utzi dituzte armaginek bigarren itzulian lortutako emaitzei esker, eta, hori dela eta, trankil jokatuko dituzte denboraldiko azken bi partidak.
2024/06/08 - 23:05
Joseba Etxeberria: ''Uste dut taldearen irudia oso ona izan dela, jakinda play-off bat dela''
Eibarrek 0-0 berdindu du Oviedorekin Lehen Mailara igotzeko play-offeko finalerdietako joaneko partida. Armaginen entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du norgehiagoka amaitutakoan.
2024/06/08 - 22:32
Eibarrek 0-0 berdindu du Oviedorekin igotzeko play-offeko finalerdietako joaneko partida
Armaginek golik gabe berdindu dute Carlos Tartieren jokatutako neurketa, eta kanporaketa ekainaren 12an erabakiko da Ipuruan.
2024/06/07 - 17:55
Joseba Etxeberria: ''Oso gogotsu eta konfiantzarekin gaude''
Eibarrek bihar hasiko ditu Lehen Mailara igotzeko play-offak. Oviedori egingo diete bisita armaginek joaneko partidan. Zaila izango dela jakitun den arren, Joseba Etxeberriak erronkari ekiteko prest ikusten du taldea.
2024/06/07 - 11:18
Mikel Arruabarrena: ''Guk duela 10 urte lortu genuena berriro ere lor daiteke''
Eibarrek larunbatean lehen kolpea eman nahi du play-offean Oviedo menderatuta. Mikel Arruabarrenak badaki armaginekin Lehen Mailara igotzea zer den, duela 10 urte lortu baitzuen. Berarekin egon gara Joseba Etxeberriaren taldeaz hitz egiteko.
2024/06/03 - 16:50
Eibar-Oviedo play-offetako kanporaketa ekainaren 8an eta 12an jokatuko da; itzuliko partida, Ipuruan
Joanekoa larunbatean, ekainak 8, jokatuko da, Carlos Tartieren, 18:30ean, eta itzulikoa, asteazkenean, ekainak 12, Ipuruan, 21:00etan. Beste kanporaketan, Sportingek eta Espanyolek neurtuko dituzte indarrak.
2024/06/03 - 01:00
Joseba Etxeberria: ''Taldea oso ondo dago; oso pozik nago taldearen irudiarekin, guztiarekin goaz''
Eibarreko entrenatzaileak, talde armaginak Real Oviedo 4-3 mendean hartuta, nabarmendu du Ipuruako partidak erakutsi duela Eibar eta Real Oviedo sasoi puntu onean daudela, play-offari begira.
2024/06/02 - 22:44
Eibarrek promozioan bilatuko du Lehen Mailarako igoera
Joseba Etxeberriaren gizonek Real Oviedo hartu dute mendean Ipuruan (4-3), baina Leganesen garaipenak Hypermotion Ligako hirugarren postuan utzi du talde armagina; Leganesek lortu du zuzenean igotzea EA Sports Ligara.
2024/05/28 - 22:33
Yerai Martin: ''Hasieran kostatu zitzaigun, baina bukaeran Eibar desberdin bat ikusi dugu''
Yerai Martin Eibar taldeko entrenatzailearekin izan gara denboraldiari buruzko balorazioa egiteko. Izan ere, F Liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, talde armaginak mailari eutsi dio.
2024/05/27 - 11:07
Amorebietak eta Eibarrek igande arratsaldean izango dituzte jokoan haien aukerak
Urdinek Mirandes hartuko beharko dute mendean Bigarren Mailan jokatzen jarraitzeko; armaginek, berriz, Lehen Mailara zuzenean igotzeko txartelaren bila irtengo dira Oviedoren kontra.
2024/05/26 - 23:15
Etxeberria: ''Pena bat, kolpe gogorra, baina aukera txikiren bat badaukagu oraindik''
Joseba Etxeberria Eibar taldeko entrenatzaleak EITB Mediarekin hitz egin du talde armaginak Sportingen kontra galdutako partida (1-0) amaituta. Armaginek igoera zuzena lortzeko aukera dute oraindik, Hypermotion Ligako azken jardunaldian.