Eibar
2024/12/18 - 11:15
Eibarrek galdu egin du Kordoban, eta etxetik kanpo ezin irabazi jarraitzen du
Joseba Etxeberriak entrenatzen duen taldearen zazpigarren porrota da etxetik kanpo, jarraian, Kordobaren kontra 2-1 galdu ostean.
2024/12/15 - 22:15
Eibarrek berriro irabazi du 10 jardunaldiren ostean
Eibarrek, F Ligako bigarren jardunalditik ez zuenak irabazten, garaipenarekin egin du topo berriro Levante Badalonaren aurka. 0-1 irabazi du Andrea Abigail Alvarezen golari esker.
2024/12/14 - 21:59
Eibarrek Zaragoza garaitu du 2-1 Ipuruan, eta sailkapenean gora begira dago berriro ere
Antonio Puertasek eta Madak sartu dituzte, 21. eta 53. minutuetan, Joseba Etxeberriaren taldearen golak, eta Lisok egin du, 80.ean, Zaragozarena. Talde armaginak merezitako garaipena eskuratu du, 27 puntu ditu sailkapenean, eta bi puntura ditu play-offeko postuak.
2024/12/08 - 15:47
Eider Arana: ''Pozik nago taldeak egindako lanarekin''
Eibarrek eta Realak bana egin dute Ipuruan jokatutako F Ligako derbian. Golak Andrea Alvarezek eta Amaiur Sarriegik egin dituzte.
2024/12/08 - 11:26
Huescak mendean hartu du Eibar (2-1)
Talde armaginak aurrea hartu du Pascualen golari esker. Sokok berdinketa lortu du atsedenaldira iritsi aurretik, eta Aragoiko taldea nagusi izan da bigarren zatian. Sielvak, penaltiz, markagailua irauli du, eta Dani Jimenezek Corpasi egindako penaltia gelditu du norgehiagokako azken jokaldian.
2024/12/05 - 19:55
Anaitz Arbillari ebakuntza egin diote, pubalgia arintzeko
Eibar taldeko jokalariak hainbat partida daramatza jokatu ezinik; ebakuntza egin diote, eta, hortaz, bajan jarraituko du.
2024/12/03 - 18:48
Arene Altonaga: ''Uste dugu gai garela irabazteko, egun aproposa da''
Arene Altonaga Eibarko jokalariak F Ligako Realaren aurkako derbiaren inguruan hitz egin du. Altonagak uste du momentu onean heltzen direla eta badela garaia derbi bat irabazteko. Neurketa igandean jokatuko da Ipuruan, 12:00etan. Partida zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/12/03 - 11:18
Eibar play-off postuetara hurbildu da, Ipuruan Cartagena mendean hartuta
Armaginek bi garaipen lortu dituzte azken hiru jardunaldietan; beraz, hamaikagarren daude, 24 punturekin, seigarrenetik bi puntura.
2024/11/24 - 21:30
Meritu handiko berdinketa lortu du Eibarrek Atletico Madrilen etxean (1-1)
Camposek aurreratu du Eibar, baina azken minutuetan Fiammak berdinketa jarri du markagailuan. Hala, puntu bakarrarekin konformatu behar izan dira armaginak.
2024/11/23 - 21:44
Eibarren atzerapausoa Burgosen (1-0)
Armaginek ez dute maila ona eman, eta defentsan egin duten akats larri baten ondorioz iritsi da Burgosen gola.
2024/11/16 - 21:42
Eibarrek burua altxatu ezinik jarraitzen du, Madril CFFren aurka 2-1 galdu ostean
Armaginek ongi eutsi diete partidako lehen minutuei, baina Poljakek aurretik jarri du Madrilgo taldea. Bigarren zatian, McCoyk etxekoen abantaila handitu du. Camposek sartu du Eibarren gola, luzapenean.
2024/11/16 - 18:15
Pascualek garaipenaren bidera itzuli du Eibar (2-0)
Lau porrot jarraian jaso ondoren (hiru Ligan eta bat Kopan), armaginaren bi golek Ipuruan utzi dituzte Racing Ferrolen aurkako partidako hiru puntuak.
2024/11/12 - 11:29
Eibarrek 1-0 galdu du Riazorren, Mario Sorianok luzapenean gola sartuta
Armaginek hiru partida galdu dituzte jarraian, eta 13. lekuan daude Hypermotion Ligako sailkapenean, 18 puntu eskuratuta.
2024/11/10 - 16:05
Eibarrek eta Costa Adeje Tenerifek hutsean berdindu dute Ipuruan
Costa Adeje Tenerifek gehiago izan du baloia, baina gol aukerarik garbienak Eibarrenak izan dira. Hala, Mireiak gola sartu du lehen zatian, buruz, baina epaileak baliorik gabe utzi du, jokoz kanpo zegoelako. Azkenean, puntu banaketa izan da Ipuruan.
2024/11/06 - 12:53
Kopako DUX Logroño vs Eibar (1-0) partidaren laburpena eta gola
Eibarrek agur esan dio 2024-2025 Erregina Kopari, DUX Logroñoren kontra 1-0eko emaitzarekin galduta. Bideo honetan duzu ikusgai norgehiagokaren laburpena eta gola.
2024/11/05 - 22:56
Eibarrek DUX Logroñoren aurka galdu du, 1-0, hirugarren kanporaketan, eta Erregina Kopatik at gelditu da
Neurketa erabaki duen gola Martina del Treccok sartu du, penaltiz, 60. minutuan. Lehen zatian, jokalari horrek berak ezin izan du beste penalti bat sareetara bidali.
2024/11/02 - 21:56
Eibarrek ezin izan du ezer egin Bartzelona ahaltsuaren aurrean (4-0)
Eibarrek 0-4 galdu du Bartzelonaren aurka Johan Cruyff estadioan jokatu duen partida. Alexia Putellasek egin du lehen gola, penaltiz, bosgarren minutuan. Vickyk eta Patri Guijarrok bana sartu dute, atsedenaldia baino lehen; eta laugarrena, Ona Batllek egin du, bigarren zatian.
2024/11/02 - 17:57
Eibarrek galdu egin du Ipuruan Elxen aurka (0-2)
Alvarezek eta Mouradek lehen zatiko azken minutuetan sartutako bi golek porrotera zigortu dituzte armaginak.
2024/10/31 - 01:05
Luzapenean jasotako gol batek Kopatik kanpo utzi du Eibar, Logroñesen aurka (1-0)
Txapelketako lehen kanporaketan, Las Gaunasen jokatutako neurketan, Pol Arnau Logroñeseko jokalariak gola egin du, luzapenean, eta Eibar at gelditu da. Luzapenaren aurretik, baina, talde armaginak oso gertu izan du sailkatzea emango zion gola.
2024/10/31 - 00:28
Barakaldo Errege Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da, Lleida menderatuta (1-3)
Eibarrek, Beasainek eta Cortesek, aldiz, ezin izan dute txapelketan aurrera egin; izan ere, hurrenez hurren, Logroñesen, Cartagenaren eta Granadaren aurka galdu dute, 1-0, 0-1 eta 0-2.