Eibar
2025/04/05 - 22:34
Magunagoitia: ''Niri tokatu zait gola sartzea, eta ez nekien nola ospatu''
Jon Mikel Magunagoitia atezaina izan da Eibar-Oviedo partidako izarra. Berak sartu du talde armaginari berdinketa eman dion gola, norgehiagokaren azken segundoan.
2025/04/05 - 22:14
Ikusi hemen Jon Mikel Magunagoitia atezainak partidaren luzapenean egindako gola
Armaginen atezaina korner bat errematatzera igo da, Eibar Oviedorekin 0-1 galtzen ari zenean.
2025/04/01 - 12:27
Eibarrek puntu bat ekarri du Cadizetik, partida parekatua jokatuta
Armaginek ez dute neurketarik galdu Beñat San Jose donostiarra taldearen entrenatzailea denetik. Gipuzkoako taldea sailkapeneko 13. postuan dago, Deportivo, Cadiz eta Kordobarekin berdinduta.
2025/03/29 - 15:55
Eibarrek laugarren garaipena kateatu du Levante menderatuta (1-2)
Eibarrek 1-2 irabazi dio Levanteri F Ligako 24. jardunaldian. Yerai Martinen taldea bolada onean dago, laugarren garaipena kateatu baitu. Cerrok eta Vergesek sartu dituzte armaginen golak.
2025/03/26 - 15:58
Carla Andresek Eibarrekin berritu du, 2027ra arte
Erdiko atzelaria, 22 urtekoa bera, 2022an iritsi zen talde armaginera. Eibarko klubean, F Ligarako igoera lortu zuen, 2022-23 denboraldian; orain arte, 75 partida ofizial jokatu ditu Eibarren.
2025/03/23 - 20:44
Eibarrek 2-1 menderatu du Huesca, eta bolada ona luzatu du
Bautistak eta Corpasek sartutako golei esker, talde armagina play-offetik 7 puntura jarri da, eta 9ra du jaitsiera.
2025/03/22 - 15:56
Mailari eusteko aurrerapauso handia eman du Eibarrek, Betis menderatuta (0-1)
Eibarrek hirugarren garaipena lortu du jarraian, gaur, Sevillan, Betisi 0-1 irabazita. Carmen Alvarezek sartu du armaginen gola, atsedenaldira joan baino lehen.
2025/03/20 - 15:43
Bernadette Amani: ''Nortasuna da gehien gustatzen zaidan hitza''
Eibarko jokalari bolikostarrak talde armaginean orain artean egindako ibilbidea errepasatu du elkarrizketa honetan. Besteak beste, nabarmendu du futbolean jokatzeko ametsarekin etorri zela, taldearen nortasuna azpimarratzeaz gain.
2025/03/19 - 13:56
Patri Ojedak kontratua berritu du Eibarrekin, 2026ra arte
Atzelari kanariarra joan den udaz gero ari da armaginekin jokatzen, zazpi urtez Huelvako Sportingen aritu ostean.
2025/03/17 - 18:59
Ander Madariaga Eibar taldeko jokalaria eskuin belauneko lotailu gurutzatutik operatu dute
Klubak aditzera emandakoaren arabera, teknika artroskopiko bat erabili dute, inbasio gutxikoa, eta prozedura guztia “arazorik gabe” joan da.
2025/03/16 - 21:50
Eibarrek Levante Badalona gainditu du postu lasaietan kokatzeko (1-0)
Ipuruan, Mireia Maseguerrek aurreratu du Eibar atsedenaldiaren aurretik (41. min) eta Levante Badalonak berdinketaren bila jo du bigarren zatian, baina gola nahikoa izan zen euskaldunen garaipena ziurtatzeko.
2025/03/15 - 18:25
Eibar gola egiteko ahalmenik gabe gelditu da Ferrolen (0-0)
Armaginek puntu gazi-gozoa lortu dute Ferrolen, laugarren partida jarraian porrotik jaso gabe pilatu badute ere.
2025/03/09 - 21:53
Eibarrek Deportivo aurkari zuzena garaitu du (0-1)
Esperanza Pizarroren golak garaipena eman die armaginei etxetik kanpo, F Ligako jaitsiera postuetatik urruntzeko.
2025/03/07 - 23:59
Eibarrek bide onetik jarraitzen du Almeriari irabazita (1-0)
Partida hasi eta berehala, Matheusek aurretik jarri ditu armaginak, eta emaitzari amaierara arte eusten jakin dute.
2025/03/02 - 19:10
Bartzelona ahalguztiduna jaun eta jabe izan da Ipuruan (1-8)
Eibarrek ezin izan du ezer egin Bartzelonaren kontra gaur Ipuruan jokatu duen partidan. Kataluniako taldearen maila izugarria da, eta neurketa hasi eta berehala ipini da aurretik markagailuan. Golak bata bestearen atzetik sartu ditu. Armaginen gola Monnecchik egin du, bigarren zatiaren hasieran.
2025/03/01 - 00:13
Eibarrek garaipena lortu du azken sailkatua den Cartajenaren aurka (0-2)
Babazorroek sei jardunaldi geroago lortu dute garaipena, Pascualek eta Cuñatek bere atean sartutako golei esker.
2025/02/27 - 15:03
Laura Caminok Eibarren jokatuko du 2026ra arte
Hala, Kantabriako jokalariak lau denboraldi beteko du ditu talde armaginean, 2022an iritsi zenez gero.
2025/02/22 - 20:28
Eibarrek puntu bakarra atera du Beñat San Jose entrenatzailearen debutean (2-2)
Bautistak bi aldiz jarri du aurretik talde armagina, baina Aranak eta Andres Martinek egindako golek puntu bat eman diote Santanderreko Racingi.
2025/02/18 - 15:09
Beñat San Jose, Eibarko entrenatzailea: ''Ohore handia da Eibarko entrenatzailea izatea''
Beñat San Jose Eibarko entrenatzailea aurkeztu du astelehen eguerdian talde armaginak. Ilusio handia duela azpimarratu du, taldea nola ikusten duen azaltzeaz gain.
2025/02/17 - 12:43
Beñat San Jose, Eibarren entrenatzaile berria, 2026ra arte
Entrenatzaile donostiarra Joseba Etxeberriaren ordez arituko da; izan ere, igandean kargugabetu zuten azken hori. San Jose hainbat klubetan ibili da, zenbait herrialdetan; 2024ko abenduan utzi zuen orain arteko bere azken taldea, Mexikoko Atlas.