HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek laugarren garaipena jarraian lortu du Ceutaren aurka (3-0)

Armaginek zazpi jardunaldi jarraian daramatzate puntuak lortzen, eta play-off postuak lortzeko lehian sartu dira.

Marton Eibar

Marton, penaltia botatzen. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek bere sasoi bikaina berretsi du, eta 3-0eko emaitzarekin garaitu du Ceuta igande honetan. Partida hasi aurretik talde armaginak baino 3 puntu gutxiago besterik ez zituen Ceutak, eta Lehen Mailara igotzeko play-offetan sartu nahi duten bi talderen arteko lehia izan da.

Norgehiagoka bizi hasi da, eta lehen hamar minutuak jokatu berritan, Ceutako atezainak penaltia egin du, Bautista area barruan lurrera botata. Javi Martonek sartu du 1-0ekoa, hamaika metroko puntutik egindako jaurtiketa gauzatuta.

22. minutuan, Magunagoitiak geldiketa bikaina egin bhar izan du Marcosen jaurtiketa ezerezean uzteko.

Lehen ordu erdia pasatuta zenean, epaileak Jairrek buruz sartutako gol bat baliogabetu du, armaginekin egindako lehen gola izango zen, aurretik jokoz kanpo zegoela adierazita.

Ceuta indartsuago zelairatu da bigarren laurdenean eta presioa handitu du Eibarren aurka. Euskal taldeak, berriz, bere abantaila zaintzen jarraitu du.

52. minutuan, Corpasek falta bat jaurti, Arbillak baloia orraztu, eta Carlos Hernandezek bere atean sartu du (2-0).

Etxeko taldea partida ixten saiatu da, eta Arbillaren falta jaurtiketa batean hirugarren gola egiteko zorian egon da.

Eibarrek 70. minutuan jarri du behin betiko emaitza, Corpasen falta jaurtiketa batean. Javi Martinezek baloia Bautistaren oinetan utzi du, eta Bautistak behin betiko 3-0ekoa jarri du markagailuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X