Eibar igotzeko postuetara begira jarri da, Las Palmas garaituta (3-1)
Kanarietako taldearena izan da baloiaren jabetza, baina armaginak askoz eraginkorragoak izan dira areatan. Javi Marton funtsezkoa izan da garaipena lortzeko, bi gol sartu baititu.
Javi Marton, Las Palmasi egindako bi goletako bat ospatzen. Argazkia: SD Eibar
SD Eibar taldeak bolada onean jarraitzen du Ipuruan. Gaur 3-1 menderatu du Las Palmas, Lehen Mailara igotzeko play-offetako postuetan sartzeko lehian aurkari zuzena duen taldeetako bat, hain justu ere.
Partida aurreikusita zegoen bezala joan da. Kanarietako taldearena izan da kontrola eta baloiaren jabetza; Beñat San Joseren mutilek, berriz, lan bikaina egin dute defentsan, ondoren joko zuzenarekin erasora jotzeko.
Lehen zatia ikusgarria izan da. Eibar indartsu atera da, eta laster hartu du aurrea markagailuan Madariagaren golari esker, baina minutu bat geroago berdinketaren gola egin du Fusterrek.
Hala ere, Javi Martonek bi gol sartu ditu atsedenaldira joan baino lehen, eta markagailua ez da gehiago aldatu.
Bigarren zatian, Las Palmasek nagusi izaten jarraitu du, eta Eibar estu hartu du hasierako minutuetan; Miyashiro izan da jokalari erasokorrena.
Edonola ere, armaginek sufritzen jakin dute, eta ondo eutsi diote emaitzari. Areago, azken txanpan Las Palmasek behera egin du, eta Eibar laugarren gola sartzeko zorian izan da.
Horrenbestez, Beñat San Joseren taldeak gora egiten segitzen du, eta EA Sports Ligara igotzeko play-offak jokatzeko 6. postua 3 puntura du jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Burua altxatu ezinik segitzen du Eibarrek (2-1)
Eibarrek 2-1 galdu du Deportivoren aurka Coruñan jokatu duen partida, Iara Lacostak egin duen golari esker markagailuan aurreratu bada ere. Horrenbestez, bederatzigarren porrota jarraian jaso dute armaginek.
Eibarrek burua altxatu ezinik jarraitzen du, Real Madrilen aurka ere galdu du eta (0-1)
Eibarrek 0-1 galdu du Real Madrilen aurka, F Moeve Ligako 23. jardunaldian, etxean. Eibarrek etxean jokatutako 11 partidatan bost gol besterik ez ditu sartu, eta Real Madrilen aurkako partidarekin zortzigarren porrota jasan du jarraian.
Eibarrek play-offekin amesten jarraitzen du Andorra mendean hartu ostean (0-1)
Eibarrek bigarren garaipena jarraian lortu du etxetik kanpo, Andorrari 0-1 irabazita, Peru Nolaskoainen golari esker. Talde armaginak zortzi partida kateatu ditu galdu gabe, eta igotzeko play-offean postu bat lortzeko aukerak ditu oraindik.
Eibarrek zazpigarren porrota jaso du jarraian, Espanyolen aurka, Bartzelonan (2-0)
Dinamika txarra izan arren, talde armaginak 17 punturekin jarraitzen du sailkapenean, Alhamak mugatutako jaitsiera postuetatik zortzi puntura.
Eibarrek etxeko bolada eten du, Burgosen aurka golik gabe berdinduta (0-0)
Armaginek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina ezin izan dute Burgosen atea zulatu.
Eibarrek madarikazioa hautsi eta denboraldiko lehen garaipena lortu du etxetik kanpo (0-1)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du, Leganesen aurka 0-1 irabazita, Peru Nolaskoainen golari esker.
Juan Bernat Eibarreko jokalaria, orkatilako bihurdura batekin lesionatuta
Bernatek asteleheneko entrenamenduan jasan zuen bihurdura hau, eskuineko orkatilan.
Jon Guruzetak beste denboraldi batez luzatu du kontratua Eibarrekin
Luzapena dokumentu honetan jasotako klausuletako bat bete delako eman da.
Carmen Alvarezek 2028ra arte berritu du Eibarrekin
Aurrelaria bigarren aldia ari da betetzen Eibarren; 2021ean, Atletico Madrilek utzita ailegatu zen Ipuruara, eta 2024-2025 denboraldian itzuli zen talde armaginera.