HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek porrota jaso du Deportivoren aurka eta etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du

Talde armaginak gol bakarragatik galdu du Riazorren, eta bere zelaitik urrun oraindik partidarik irabazi ez duen bigarren mailako talde bakarra da.

Sergio Álvarez

Irudia: Hypermotion Liga

Deportivok eta SD Eibarrek Riazorren jokatu dute, eta Galiziako taldea 1-0 gailendu da Hypermotion Ligako 27. jardunaldiko partidan.

Etxeko taldeak indartsu abiatu du partida, korner oso itxi batean lehen abisua emanda. Hala ere, Zakaria Eddahchourik Mario Sorianoren bakarkako jokaldi bat aprobetxatu du 16. minutuan gola egiteko.

Eibarrek abagune argia izan du partida hasi eta berehala, baina Alvaro Fernandez atezainak Javi Martonen gola saihestu du. 1-0ekoaren ostean, Deportivok lerroak itxi eta baloia laga du, eta euskal taldeak hartu du kontrola, azken metroetan beharrezko zehaztasunik izan gabe.

Bigarren zatian, Eibar berdinketaren bila joan da, eta Adu Aresek zutoinera bidali du lehen jaurtiketa. Bisitariek izan dute baloiaren jabetza, eta aurkariaren areara iritsi dira behin eta berriro. Deportivok, aldiz, ez du ia kontraerasorik egin. Hala ere, markagailua ez da mugitu, eta Eibarrek bere dinamika ona gelditu du lehia zuzen batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X