Xeber Alkainek Eibar utzi du eta FK Karpaty Lviv talde ukrainarrarekin sinatu du
Futbolari gipuzkoarrak denboraldi eta erdi baino gehiagoz jokatu du Eibarren; 2024ko udan iritsi zen talde armaginera, Alavesetik, eta Eibarreko taldearekin 48 partida ofizial jokatu ditu.
Xeber Alkain Eibarreko jokalari ohia. Argazkia: Europa Press.
Eibarrek Ukrainiako FK Karpaty Lviv taldearekin akordio bat lortu duela iragarri du, Xeber Alkainek talde horrekin fitxatzeko. FK Karpaty Lvivek Ukrainako lehen mailan jokatzen du, eta orain sailkapenaren bederatzigarren postuan dago.
Hondarribiko jokalaria 2024ko udako merkatuan ailegatu zen Eibarrera, Alavesetik, eta talde armaginaren erasoko posizio ezberdinetan jokatu du.
Ipuruan eman duen aldian zehar, 48 partida ofizial jokatu ditu, horietatik 47 Hypermotion Ligan eta bestea Errege Kopan. 2.424 minutu eman ditu Alkainek elastiko armagina defendatzen.
Eibarrek eskerrak eman dizkio jokalariari taldean eman duen denboran erakutsi duen “tratu, konpromiso eta profesionaltasunarengatik”, eta “zorterik handiena” opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean Ukrainako futbolean.
Zure interesekoa izan daiteke
Arene Altonaga: "Urteko azkeneko derbia da, eta motibazio handiarekin eta irabazteko gogoekin gaude"
F Moeve Ligako 21. jardunaldian, Eibarren eta Athleticen arteko derbia igande honetan jokatuko da, 12:00etan. EITBk ETB2n eta kirolakeitb.com bidez emango du partidaren berri. Eibar jaitsierarekiko daukan puntu tartea babesten saiatuko da.
Juan Bernat, SD Eibarreko jokalari berria: "Futbolaria naizela sentitu nahi dut berriro, eta Eibarrek aukera hori eman dit"
SD Eibarrek Juan Bernat aurkeztu du, eta pubalgiarako bigarren ebakuntza egin ostean libre ailegatu da. Atzelari valentziarrak zelaietara itzultzeko gogoa azpimarratu du, nahiz eta oraindik "aste eta erdi" behar duen.
Eibarrek garaipen epikoa lortu du gola luzapenean sartuta (2-1)
Javier Martonen eta Alvaro Rodriguezen golei esker, armaginek markagailua irauli dute Racing liderraren aurka.
Bartzelona gehiegi izan da Eibarrentzat (4-0)
Eibarrek 4-0 galdu du Bartzelona liderraren etxean F Moeve Ligako 20. jardunaldian. Lehen zatian 3-0 aurreratu dira etxekoak, eta bigarren zatiko aldaketek ez dute eraginik izan. Irene Paredesek 4-0ekoa sartu du.
Juan Bernat, SD Eibarren fitxaketa berria
Talde armaginak denboraldi bukaerara arte itxi du hegaleko valentziarraren kontratua. Ondoren, jarraitzeko aukera izango du.
Eibarrek puntu bat atera du Zaragozatik, partida kaskarra egin arren (1-1)
Armaginek etxetik kanpo garaipenik lortu gabe jarraitzen dute denboraldi honetan. Bi golak Yamiqek egin ditu, bat bere atean, eta horrez gain txartel gorria ere ikusi du partidaren amaieran.
Eibarrek laugarren porrota jarraian jaso du Granadaren aurka 0-2 galduta
Eibarrek 0-2 galdu du Granadaren aurka F Moeve ligako 19. jardunaldian. Jaitsierako postuak urrun badituzte ere, porrot hau ere zenbatuta, armaginek azken lau partidak galdu dituzte.
Eibarrek eta Udinesek Leo Butaren lagapenari amaiera ematea adostu dute
Ezker hegaleko portugaldarra 2025eko udaran ailegatu zen Eibarrera, eta 15 partida ofizial jokatu ditu talde armaginean.
Madariagaren golak eta Magunagoitiaren geldiketek Ipuruan elkarren segidako laugarren garaipena eman diote Eibarri Sportingen aurka (1-0)
Beñat San Joseren taldeak 48. minutuan sartu du gol erabakigarria. Bigarren zatian, Jon Mikel Magunagoitiak hainbat geldiketa bikain egin ditu, eta hori ezinbestekoa izan da talde armaginak hiru puntuak eskuratzeko.