Juan Bernat, SD Eibarren fitxaketa berria
Talde armaginak denboraldi bukaerara arte itxi du hegaleko valentziarraren kontratua. Ondoren, jarraitzeko aukera izango du.
SD Eibarrek eta Juan Bernatek akordioa lortu dute ezker hegaleko atzelaria talde armaginaren parte izan dadin denboraldi amaierara arte. Behin hori amaituta beste denboraldi batez luza dezakete akordioa. 32 urteko jokalariak, azterketa medikoa gainditu du dagoeneko, eta talde teknikoaren esanetara jarri da. Klubak nabarmendu duenez, defentsak “Europako futbolaren goreneko mailaren esperientzia zabala” emango die.
Valentzia CFko harrobian hazia, Bernatek 74 partida ofizial jokatu ditu lehen che taldearekin, 2014/2015 denboraldian Bayern Munichera jauzi egin aurretik. Talde alemaniarrean 102 partida jokatu eta hainbat titulu irabazi ditu. Ondoren, Paris Saint-Germain taldearen elastikoa defendatu du, 2024/2025 kanpainara arte 114 konpromisotan parte hartuta.
Azken bi denboraldietan, hegaleko valentziarra SL Benfica taldetik igaro da eta Villarreal CF taldean jokatu du utzita. Guztira 17 titulu ofizial lortu ditu, horien artean lau Bundesliga eta Alemaniako hiru Superkopa Bayernekin, lau Ligue 1 PSGrekin eta 11 nazioartekotasun Espainiako selekzioarekin. Honekin guztiarekin, Eibarrek “esperientzia, kalitatea eta nazioarteko ibilbidea” gehitu dizkio bere taldeari.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek laugarren garaipena jarraian lortu du Ceutaren aurka (3-0)
Armaginek zazpi jardunaldi jarraian daramatzate puntuak lortzen, eta play-off postuak lortzeko lehian sartu dira.
Eibarrek amaiera eman dio bolada txarrari, Costa Adeje Teneriferen aurka puntu garrantzitsua lortuta (0-0)
Eibarrek balio handiko puntua bereganatu du gaur Costa Adeje Tenerife ligako laugarren sailkatuaren aurka, defentsan talde lan bikaina eginda. Horrenbestez, armaginek bederatzi porroteko bolada txarra eten dute, eta horrek lasaitasuna emango die hurrengo neurketei konfiantza gehiagorekin aurre egiteko.
Anaitz Arbilla: “Taldea prest dago osteguneko partidari aurre egiteko"
Anaitz Arbillak prentsaurrekoa eman du ostegunean Sanseren aurka jokatuko duen partidari begira taldea nola dabilen azaltzeko. Jokalari nafarrak taldeak azkeneko boladan izan duen hobekuntza nabarmendu du.
Eibar igotzeko postuetara begira jarri da, Las Palmas garaituta (3-1)
Kanarietako taldearena izan da baloiaren jabetza, baina armaginak askoz eraginkorragoak izan dira areatan. Javi Marton funtsezkoa izan da garaipena lortzeko, bi gol sartu baititu.
Burua altxatu ezinik segitzen du Eibarrek (2-1)
Eibarrek 2-1 galdu du Deportivoren aurka Coruñan jokatu duen partida, Iara Lacostak egin duen golari esker markagailuan aurreratu bada ere. Horrenbestez, bederatzigarren porrota jarraian jaso dute armaginek.
Eibarrek burua altxatu ezinik jarraitzen du, Real Madrilen aurka ere galdu du eta (0-1)
Eibarrek 0-1 galdu du Real Madrilen aurka, F Moeve Ligako 23. jardunaldian, etxean. Eibarrek etxean jokatutako 11 partidatan bost gol besterik ez ditu sartu, eta Real Madrilen aurkako partidarekin zortzigarren porrota jasan du jarraian.
Eibarrek play-offekin amesten jarraitzen du Andorra mendean hartu ostean (0-1)
Eibarrek bigarren garaipena jarraian lortu du etxetik kanpo, Andorrari 0-1 irabazita, Peru Nolaskoainen golari esker. Talde armaginak zortzi partida kateatu ditu galdu gabe, eta igotzeko play-offean postu bat lortzeko aukerak ditu oraindik.
Eibarrek zazpigarren porrota jaso du jarraian, Espanyolen aurka, Bartzelonan (2-0)
Dinamika txarra izan arren, talde armaginak 17 punturekin jarraitzen du sailkapenean, Alhamak mugatutako jaitsiera postuetatik zortzi puntura.
Eibarrek etxeko bolada eten du, Burgosen aurka golik gabe berdinduta (0-0)
Armaginek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina ezin izan dute Burgosen atea zulatu.
Eibarrek madarikazioa hautsi eta denboraldiko lehen garaipena lortu du etxetik kanpo (0-1)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du, Leganesen aurka 0-1 irabazita, Peru Nolaskoainen golari esker.