HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibar garaipenaren bidera itzuli da Valladolid menderatuta (3-0)

Armaginak hasieratik bukaeraraino nagusitu dira, eta emaitza honekin amaiera eman diote bolada txarrari, bost jardunalditan garaipenik lortu gabe egon eta gero.

Eibar-Valladolid
Argazkia: SD EIBAR.

Eibarrek 3-0 garaitu zuen bart Real Valladolid, bigarren mailako ligako 19. jardunaldiko partidan, Ipuruan jokatutako norgehiagokan. Talde armagina nagusi izan zen hasieratik bukaeraraino.

Partida hasieran, 6. minutuan, Ander Madariagak gola egin zuen, Eibar markagailuan aurretik jarrita. 

Bigarren zatian ere indartsu ekin zion etxeko taldeak, eta Jon Bautistak 48. minutuan sartu zuen bigarren gola. Hirugarrena, berriz, Jose Corpasek  egin zuen, 70. minutuan.

Real Valladolid aurrera jotzen saiatu zen, baina ez zuen ahalmenik izan Magunagoitiaren ate inguruan arriskurik sortzeko, besteak beste, Eibarrek lan ona egin zuelako defentsan. 

Emaitza honi esker, talde armaginak bolada txarrari amaiera eman dio, bost jardunaldi garaipenik lortu gabe igaro ostean.

1-0: Ander Madariagaren gola

2-0: Jon Bautistaren gola

3-0: Jose Corpasen gola

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X