Opariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek Valladoliden aurkako partidarako sarrerak oparituko ditu jostailu berrien truke

Talde gipuzkoarrak kanpaina solidario bat martxan jarri du, Gurutze Gorrierekin elkarlanean, kanpainaren helburua, zailtasunak dituzten familiei, joku eta jostailu hezigarri, berri, “ez belikoak” eta “ez sexistak” ematea da.

Ipuruako argazki orokorra, IRUDIA: EUROPA PRESS
Ipuruako ikuspegi orokorra; IRUDIA: EUROPA PRESS

Eibarrek sarrerak oparituko ditu ostiral honetako partidarako, Valladoliden aurka, jostailuen truke. Talde gipuzkoarrak elkartasun kanpaina bat abian jarri du, Gurutze Gorrierekin elkarlanean, kanpainaren helburua, zailtasunak dituzten familiei, joku eta jostailu hezigarri, berri, “ez belikoak” eta “ez sexistak” ematea da.

Jostailuen bilketa astelehen honetan hasi da, Ipuruako Orsaixan eremuan, eta 21era arte zabalik egongo da, hala ere, doako sarrerak eskuratzeko, gutxienez neurketa hasi baino bi ordu lehenago agertu beharko da bertan.

Orsaixan espazioan baita ere, haurrek Olentzerori idatzitako eskutitzak uzteko postontzi bat egonen da

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X