LaLiga Hyermpotion
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek puntu gazi-gozoa lortu du Kordoban (0-0)

Talde armaginak berdinketa lortu du Kordobaren aurka etxetik kanpo, baina bosgarren neurketa pilatu du garaipenik lortu gabe, eta, ondorioz, jaitsierako postuetan jarraitzen du.  

Peru Nolaskoain Kordoba-Eibar

Eibar sendo batek golik gabeko berdinketa lortu du gaur Kordobaren aurka El Alcarngel estadioan.

Andaluziako taldea izan da nagusi hasieratik, baina Eibarrek ondo eutsi dio, eta etxekoek gol aukera bakarra izan dute lehen zatian: Jacobo Gonzalezen jaurtiketa kanpora joan da, gutxigatik izan bada ere.

​Talde armaginak ez du arriskurik sortu, baina defentsan lan ona egin du eta puntu bat bereganatu du.

Hala ere, emaitza honekin, bosgarren neurketa pilatu du garaipenik lortu gabe eta, horrenbestez, jaitsiera postuetan murgilduta jarraitzen du Hypermotion Ligan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X