Jokalari berriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek Emma eta Marco Moreno jokalariekin indartuko ditu emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeak

Emma Morenok emakumezkoen lehen taldean jokatuko du, eta Marco Morenok, gizonezkoenean. Emmak Atletico Madrilek utzita jokatuko du talde armaginean datorren denboraldian; Marcok, aldiz, 2027ra arte sinatu du kontratua.
Emma Moreno eta Marco Moreno
Emma Moreno eta Marco Moreno. Argazkia: EITB Media

Eibarrek morenotarrekin indartuko ditu emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeak, Emma eta Marcorekin, hurrenez hurren, klubak utzilaren 8an jakinarazi duenez.

Emma Moreno aurrelaria da, eta armaginen taldeari golak laguntzeko iritsi da. Atletico Madrilek utzita jokatuko du Eibarren 2025-2026 denboraldian. Atleticoren bigarren taldean jokatu du 2024-2025 sasoia, eta 8 gol sartu ditu.

Bestalde, Marco Moreno fitxatu egin dute. Portugalgo Farensetik fitxatu du Eibarrek. Erdiko defentsa postuan jokatzen du, Las Palmasen hazi zen, eta Atletico Madrilen harrobian ibili da, 2024-2025 sasoian Farensek fitxatu zuen arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X