LAGAPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alex Dominguezek Eibarren jokatuko du utzita

26 urteko atezaina Ligue 1 txapelketako Toulouse taldetik dator Ipuruara.
Alex Dominguez. Argazkia: SD Eibar
Alex Dominguez. Argazkia: SD Eibar

Alex Dominguez atezainak Eibarren jokatuko du utzita denboraldi honen amaierara arte. 26 urteko atezaina Joseba Etxeberriaren esanetara jarri da, Daniel Fuzato atezainak Vasco de Gamara joan ondoren utzitako tokia indartzeko asmoz.

Alex Dominguez Espanyolen harrobian hazi zen. Gero Gasteizera joan zen Alaves Bren atea indartzeko eta lehen taldearen deialdiren batean ere egon zen. 19-20an, Las Palmasekin sinatu zuen, eta Bigarren Mailan debuta egitea lortu zuen.

2023ko udan, Dominguezek nazioarteko lehen esperientziari ekin zion, Ligue 1eko Toulouse taldearen eskutik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X