Eibarrek 1-1 amaitu du azken minutuak 10 jokalarirekin egin dituen Granadaren aurka
Eibarrek 1-1 amaitu du Granadaren aurka larunbat honetan Ipuruan jokatu den Hypermotion Ligako 21. jardunaldiko partidan. Armaginek aurrea hartu dute markagailuan lehen zatian, Puertasen golari esker, eta markagailuan berdinketa jarri duen gola bigarrenean iritsi da, Pablo Insuaren eskutik.
Neurketa hasi eta 15 minutura, Puertasek area barrutik jaurti du, eta Luca atezaina gainditu du, Gipuzkoako taldea aurretik jartzeko. Epaileak jokaldia berrikusi du jokoz kanpoko posizioa izan den ala ez aztertzeko, baina azkenean gola ontzat eman du.
Etxekoak aurretik iritsi dira atsedenadira, andaluziarrek arriskua sortu duten arren. Bigarren zatian, 52. minutuan, Granadak aukera izan du, baina jaurtiketa langa gainetik joan zaio Ricard jokalariari.
64.ean, bisitariak 10 jokalarirekin geratu dira, epaileak Hongla txartel gorria erakutsiz egotzi baitu. Handik gutxira, Joseba Etxeberriaren taldeak bigarren gola egin du, baina epaileak ez du ontzat eman eta ez da markagailura igo. Nahiz eta jokalari bat gutxiagorekin jokatu, Granadak aurpegia eman du amaiera arte, eta ahaleginak saria eman dio 82. minutuan, Pablo Insuak gola egin baitu.
Fitxa teknikoa:
1 - Eibar: Magunagoitia, Corpas, Arambarri (Merquelanz, 78. min), Chema, Cristian (Arrillaga 74. min), Nolaskoain (Kento, 74. min), Matheus (Sergio Alvarez, 40. min), Mada, Toni Villa, Puertas (Alkain, 74. min) eta Pascual.
1 - Granada: Luca, Ricard, Insua, Willians, Brau (Oppong, 76. min), Ruben (Tsitaishwili, 64. min), Hongla, Sergio Ruiz, Pablo (Weismann, 64. min), Reinier (Trigueros, 76. min) eta Uzuni (Juanma, 89. min).
Golak: 1-0, 15. min: Puertas. 1-1, 82. min: Insua.
Epailea: Ruben Avalos (Kataluniako Batzordekoa). Txartel gorria atera dio Hongla Granadako jokalariari (64. min), eta horia Insuari, eta Antonio Puertas Eibar taldeko jokalariari ere atera dio txartel horia.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek laugarren garaipena jarraian lortu du Ceutaren aurka (3-0)
Armaginek zazpi jardunaldi jarraian daramatzate puntuak lortzen, eta play-off postuak lortzeko lehian sartu dira.
Eibarrek amaiera eman dio bolada txarrari, Costa Adeje Teneriferen aurka puntu garrantzitsua lortuta (0-0)
Eibarrek balio handiko puntua bereganatu du gaur Costa Adeje Tenerife ligako laugarren sailkatuaren aurka, defentsan talde lan bikaina eginda. Horrenbestez, armaginek bederatzi porroteko bolada txarra eten dute, eta horrek lasaitasuna emango die hurrengo neurketei konfiantza gehiagorekin aurre egiteko.
Anaitz Arbilla: “Taldea prest dago osteguneko partidari aurre egiteko"
Anaitz Arbillak prentsaurrekoa eman du ostegunean Sanseren aurka jokatuko duen partidari begira taldea nola dabilen azaltzeko. Jokalari nafarrak taldeak azkeneko boladan izan duen hobekuntza nabarmendu du.
Eibar igotzeko postuetara begira jarri da, Las Palmas garaituta (3-1)
Kanarietako taldearena izan da baloiaren jabetza, baina armaginak askoz eraginkorragoak izan dira areatan. Javi Marton funtsezkoa izan da garaipena lortzeko, bi gol sartu baititu.
Burua altxatu ezinik segitzen du Eibarrek (2-1)
Eibarrek 2-1 galdu du Deportivoren aurka Coruñan jokatu duen partida, Iara Lacostak egin duen golari esker markagailuan aurreratu bada ere. Horrenbestez, bederatzigarren porrota jarraian jaso dute armaginek.
Eibarrek burua altxatu ezinik jarraitzen du, Real Madrilen aurka ere galdu du eta (0-1)
Eibarrek 0-1 galdu du Real Madrilen aurka, F Moeve Ligako 23. jardunaldian, etxean. Eibarrek etxean jokatutako 11 partidatan bost gol besterik ez ditu sartu, eta Real Madrilen aurkako partidarekin zortzigarren porrota jasan du jarraian.
Eibarrek play-offekin amesten jarraitzen du Andorra mendean hartu ostean (0-1)
Eibarrek bigarren garaipena jarraian lortu du etxetik kanpo, Andorrari 0-1 irabazita, Peru Nolaskoainen golari esker. Talde armaginak zortzi partida kateatu ditu galdu gabe, eta igotzeko play-offean postu bat lortzeko aukerak ditu oraindik.
Eibarrek zazpigarren porrota jaso du jarraian, Espanyolen aurka, Bartzelonan (2-0)
Dinamika txarra izan arren, talde armaginak 17 punturekin jarraitzen du sailkapenean, Alhamak mugatutako jaitsiera postuetatik zortzi puntura.
Eibarrek etxeko bolada eten du, Burgosen aurka golik gabe berdinduta (0-0)
Armaginek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina ezin izan dute Burgosen atea zulatu.
Eibarrek madarikazioa hautsi eta denboraldiko lehen garaipena lortu du etxetik kanpo (0-1)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du, Leganesen aurka 0-1 irabazita, Peru Nolaskoainen golari esker.